lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/04/2016

2000 personas a favor de la Amnistia en Errekalde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Debeku, isun, zentsura, zitazio eta oztopo guztien gainetik, berriz ere Euskal Herriko kaleetara atera dugu amnistiaren aldeko aldarria.

2000 pertsona Errekalden Amnistiaren alde (Agiria eta argazkiak)

Debeku, isun, zentsura, zitazio eta oztopo guztien gainetik, berriz ere Euskal Herriko kaleetara atera dugu amnistiaren aldeko aldarria.
Berriz ere oihukatu dugu errepresaliatu politiko guztiak kalean libre egon arte eta herri bezala dagozkigun eskubide guztiak geureganatzen ditugun arte hemen ez dela bakerik egongo. Ez dugu bake faltsu hau onartzen, inolaz ere. Ez dugu gerra egitera etorri zirenen bakea onartzen. Ez dugu Felipe Gonzalez, Amedo eta Galindoren bakea onartu. Ez dugu Atutxa eta Balza torturatzaileen bakea onartu, ezta Laurent Levert epaile frantses faxistarena ere.


No aceptamos esta falsa paz que pretende encarcelar a la juventud de Euskal Herria por plantar cara al FMI y al Banco Mundial ante la cumbre que celebraron el 3 de marzo de 2014 en Bilbo, por plantar cara a quienes con su codicia personal y sin límites son responsables de matar de hambre, nada menos que a 19.000 niños y niñas al día. Ayer se cumplieron 77 años de la victoria militar del asesino Franco y tampoco vamos a aceptar que su discípulo Carlos Urquijo el “correveidile” nos siga intentando imponer el régimen del 39, porque nuestros abuelos y abuelas no nos lo perdonarían.

Azken 80 urteetan amnistiarena aldarrikapen iraunkorra izan da Euskal Herrian. Hortik ondoriozta dezakegu egundoko sufrikarioak pasatuta ere ez dugula kartzelak hustea eta zapaltzaileen bota lepotik kentzea lortu, eta hori dela eta, gure ausardiaren ondorioak larrutik ordaintzen jarraitzen dugula oraindik. Baina 80 urte eta gero amnistia aldarrikatzen jarraitzeak irakurketa positiboa ere uzten digu: bi estatu boteretsuren makinaria errepresibo guztia, munduko inperialismo nagusiaren laguntzarekin ere, ez da nahikoa izan herri honen borondatea menpean hartzeko eta herri honek beti izan duela argi ez zituela sekula bere seme-alabak ziega zikinetan abandonatuta utziko erakusteko balio izan du. Herri hau bere askatasun egarria eta borroka grina piztuta mantentzeko gai izan da, horregatik jarraitzen dugu preso, iheslari eta deportatu politikoak izaten, borrokak ez duelako etenik izan, eta horri esker eta zailtasun guztien gainetik, Euskal Herriak bizirik dirau.
Borrokaren pozak eta errepresioaren tristurak, txanpon berberaren bi aurpegiak.

Ia 400 euskal preso politiko gelditzen dira oraindik, deportatu batzuk ere bai, eta kontaezinak dira munduan zehar sakabanatuta gelditzen diren iheslari politikoak. Egoera hau beti onartezina izan baldin bada ere, gaurko egoeran eta borroka armatuaren amaiera gauzaturik, oraindik eta onartezinagoa da, errepresaliatuen egoeran guztiok dugulako erantzukizuna. Batzuek erantzukizuna daukagu borroka horretan murgilduta egon garelako eta gure kideei hori zor diegulako. Beste batzuek erantzukizuna dute borroka armatuaren hasiera baino lehenago gatazkaren iturburu den biolentzia estrukturala aplikatzen zutelako eta, gaur egun, borroka armatua bukatu eta gero, biolentzia estruktural hori erabiltzen jarraitzen dutelako. Arrazoi ezberdinengatik baina guztion ardura beharko luke izan errepresaliatu politikoen existentziari amaiera ematea.

Berriki, gure mugimenduko sei kide Audientzia Nazional espainolera deklaratzera deitu gaituzte iragan abuztuan errepresaliatu politikoak euren bizitzaren onena eman duten militante eskuzabalak direla esateagatik. Hoy no vamos a desdecirnos de lo que defendimos en agosto, hoy vamos a desafiarles a que demuestren que en ese PNV que habla del conflicto situándose por encima del bien y el mal como si no hubiera torturado por medio de su policía política a más de 200 vascos y asesinado a sangre fría a varios militantes de ETA, ese que ha asesinado a aficionados al fútbol por estar cerca de una Herriko Taberna y sacado ojos a pelotazos a varios manifestantes; desafiamos a ese PSOE que traicionó la memoria de los republicanos que dejaron sus vidas luchando contra la barbarie franquista, ese PSOE de la cal viva y de las macro redadas contra la juventud vasca en el que la policía de Pérez Rubalcaba vejaba sexualmente a las detenidas; desafiamos a ese partido de hijos de cuneteros que es el PP, ese con el que la guerra sucia volvió a aparecer a finales de los 90 en forma de increíbles suicidios en los que los muertos tenían orificios de bala a un lado, la pistola en la mano contraria y ni una gota de sangre en el suelo. Hoy les desafiamos a que demuestren que en sus partidos ha habido en los últimos 50 años militantes que hayan asumido que a ciencia cierta serían torturados, encarcelados o asesinados, y en algunos casos las tres cosas, sin esperar absolutamente nada a cambio por su militancia política. Que saquen cuentas antes de buscar excusas para cerrarnos la boca, porque desde ahora les decimos que no nos van a callar

Bukatzeko, gogoratu nahi dugu gure mugimendua jaio zenean amnistiaren aldarria kalean jartzeko ahalegin guztiak egingo genituela hitza eman genuela, eta gaur esan dezakegu hitz hori bete egin dugula. Esan genuen herriz herri antolatuko ginela eta gure lana Euskal Herri osora zabaltzea lortuko genuela, eta inurri lana eginez, pixkanaka bagoaz gure sarea gero eta gehiago hedatuz. Baina gure helburua amnistia izanik, ez da lan samurra aurretik gelditzen zaiguna eta aukera hau aprobetxatuko dugu azpimarratzeko guztion indarra beharrezkoa dela eta antolakuntza eta borroka direla bidea. Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte! Gora Euskal Herria askatuta!






 

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal