Principal |
Nacionales E.Herria :: 15/02/2017

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak uko egin dio ARGIAren kontrako isuna indargabetzeari

Argia
Eskutitz labur baten bitartez eta argudiorik azaldu gabe uko egin dio Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Espainiako Arartekoaren eskariari.

Egun Alderdi Popularreko Javier De Andresek kudeatzen duen EAEko Gobernu ordezkaritzak berretsi egin du Mozal Legeak kazetari beti ezarritako lehen zigorra. Espainiako Arartekoak eskatuta eman dute erantzuna. Isun hori Espainiako Konstituzioak agintzen duenaren aurkakoa dela adierazi zuen Soledad Becerril Arartekoak iazko azaroan.

Eskutitz labur baten bitartez eta argudiorik azaldu gabe uko egin dio Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Espainiako Arartekoaren eskariari. Azaroan, PDLI kazetarien elkarteak eskatuta, ARGIAko Axier Lopez kazetariari ezarritako isunari buruzko iritzia eman zuen Espainiako Arartekoak. Argudio falta eta proportzionaltasun ezagatik zigorra bertan behera uzteko eskatu zuen, eta hala, Gobernuko Ordezkaritzari isuna bertan behera uzteko eskaria luzatuko ziotela erabaki zuten.

Epaiketaren zain

2016ko martxoan isuna jasotzean ARGIAko kideok aho batez erabaki genuen, Mozal Legea lege injustua izanik, isuna ez genuela ordainduko eta hala, epaiketa egiteko prozedura abiatu genuen. Ondo bidean, epaiketa aurtengo udaberrian egingo da Gasteizko Justizia jauregian.

 Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Espainiako Arartekoari igorritako gutuna.

http://www.argia.eus/albistea/espainiako-gobernuak-eaen-duen-ordezkaritzak-uko-egin-dio-argiaren-isuna-indargabetzeari

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fE2p