Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/04/2017

Gasteizko Amnistiaren Aldeko Mugimendua Oierren egoeraren aurrean

Gasteizko Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Herria altxatzeko balio behar du egoera honek. Presoen aldeko borrokan buru belarri jartzen ez garen arte ez ditugu aske ikusiko.

Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak, gaur ezagutzera eman duten Oier Gomez preso Gasteiztarraren egoera kritikoaren aurrean bere babes eta maitasun osoa helarazi nahi die, bai Oierri, bai bere familia eta lagunei ere.

Herria altxatzeko balio behar du egoera honek. Presoen aldeko borrokan buru belarri jartzen ez garen arte ez ditugu aske ikusiko.

Amnistia lortzen ez badugu, preso politikoen bizitzak beti egongo dira etsaiaren menpe, beraien bizi baldintzak nola, noiz eta zergatik aldatu ditzaketen erabakiz era krudel batean eta xantaia medio.

Gudari bezala preso hartutako kideak, gudari bezala atera behar ditugu. Herri honengatik dena emateko prest egon direnak libre nahi ditugu, burua gora eta inongo xantaiarik onartu beharrik gabe.

Oierren kasua oso adierazgarria da. Bizitza osoa eman du borrokan. Gazte gaztetatik gauzak argi izan ditu eta Euskal Herri libre eta sozialista baten aldeko borrokari heldu zion eta gaur, oraindik, hor dabil inoiz ez makurtu gabe.

Basauriko kartzelan preso gaixoen alde egin zen kontzentrazioan Oierren mezua irakurri genuen eta bertan eskerrak ematen zizkigun egiten ari ginen guztiagatik.

Ba guk, hemendik,  berriro gure konpromisoa adierazten diogu, Amnistia lortu arte ez garela geldituko, jakin dezala, harrotasunez esan dezakeela burua makurtzen ez duen herri baten alde ematen ari dela bizitza eta etsai ditugun estatu faxista horiei ez diegula utziko gure presoak menpean hartzen.         Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fF47