lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/04/2015

Guardia Zibila: Euskal Herriak ez zaituzte nahi, ez zaituzte behar.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Bada garaia sufrimendua eta beldurraren ordezkari hauek E.H.tik botatzeko. Bada garaia ozen oihukatzeko ez ditugula berriz gure etxe, kale, mendi eta errepideetan ikusi nahi.

Hilketak, torturak, okupazioa, mehatxuak, kontrolak, jazarpena, bahiketak, gerra zikina, beldurra… Hori da Guardia Zibilak Euskal Herriari eskaini dion bakarra. Guardia Zibila ejertzitoaren parte den heinean argi eta garbi esan dezakegu Espainiak Euskal Herria militarki okupatuta mantentzen duela eta, Gobernuko Delegatu Carlos Urquijo faxistak berriki adierazi duenaren arabera, Guardia Zibila Euskal Herrian betiko mantentzeko intentzioa dute.


    PP eta PSOEko agintari koarteleroekin nahikoa ez bagenu bezala, orain Podemoseko sasi ezkertiarrak batu zaizkie. Hauek ere, sistema aldatuko omen dutenek, sistema kapitalista eta errepresibo honen biziraupenerako ezinbestekoa diren txakur torturatzaileei goraipamena egiten diete Pablo Iglesias beraien bozeramailearen ahotik. Deklarazio lotsagarriak bere burua ezkertiartzat daukan edonorrentzat.

    Aste beteko epean, Euskal Herriko hainbat txokotan ezartzen dituzten kontrolez gain, Guardia Zibilak Amnistiaren Aldeko Autobusa gelditu eta bidaiari guztiak identifikatu zituen; Algeciraseko kartzelan bisita egitetik bueltan zetozen senideen autobusa gelditu, miatu eta senideak identifikatu zituen; Labastidako Herriko Tabernara joan ziren eta zintzilik zeukaten arrano beltzaren ikurriña lapurtu eta gazte bati sinbolo berbera zeukan lepokoa kendu zioten; Iñaki Bilbao Lemoako preso politikoari elkartasuna adieraztera Zuerara zihoan martxako autobusa gelditu, bidaiariak identifikatu eta kartzelaraino heltzea galarazi zieten. 

    Baina azken egunetan Guardia Zibilak buruturiko erasorik larriena preso politikoen senideen aurkakoa izan da. Militarrek 70 senide koartelera deklaratzera deitu dituzte presoen abokatuen aurkako deklarazioak lortzeko asmotan. Zikina benetan Guardia Zibilaren eta Gobernu Espainolaren jokaera, preso politikoei aplikatzen dieten salbuespen neurriei senideekin egiten dieten txantajea gehituz, euren etika minimoenaren falta agerian uzten dutelarik.

    Bada garaia sufrimendua eta beldurraren ordezkari hauek Euskal Herritik botatzeko. Bada garaia ozen oihukatzeko ez ditugula berriz gure etxe, kale, mendi eta errepideetan ikusi nahi. Alde hemendik, koldarrak! Eta beraiekin batera are koldarragoak diren bulegoko torturatzaile nazkanteak, alderdi espainolisten agintariak alegia. Euskal Herriak ez zaituzte nahi, ez zaituzte behar.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal