11/3/2012 Xabier Arina preso burlatarrak beste eraso bat jasan du espetxean, bigarrena hilabete batean x Ateak Ireki    ::    Más articulos de esta autora/or: Más artículos Valdemoroko espetxean aurkitzen den Xabier Arina Burlatako presoak funtzionario baten bultzakadak, mehatxuak eta irainak jasan behar izan zituen martxoaren 7an

Valdemoroko espetxean aurkitzen den Xabier Arina Burlatako presoak funtzionario baten bultzakadak, mehatxuak eta irainak jasan behar izan zituen martxoaren 7an, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Aurrez aurrezko bisita familiarra izan ondoren, senideek paketean sartutako efektu batzuk atxikitzeagatik eztabaida izan zuen Arinak funtzionarioarekin, eta orduan Arina gela batean sartu zuen eta oso jarrera "bortitza" izan zuen Burlatako gaztearekin.
Etxeratek gogoratzen duenez, Xabier Arinak otsailaren hasieran funtzionarioen eta Guardia Zibilaren erasoak jasan behar izan zituen. "Probokazioak ere behin eta berriz errepikatzen dira, eta honek presoa etengabeko tentsioan bizitzea eragiten du".

Bestalde, hilaren 9an, Valdemoro espetxean borrokaldia burutu zuten bertan aurkitzen diren euskal preso politikoek. Instantzietan salaketak jarri zituzten, espetxeko janariari uko egin zioten eta 24 orduko itxialdia burutu zuten. Borrokaldi honekin hainbat salaketa egin nahi izan zituzten: Xabier Arinak Valdemoron jasandako erasoa, beste espetxeetan izandako erasoak (Itziar Morenok Dijonen, Aitor Fresnedok Albocasser-en eta Xabier Arinak Puerto III-n), eta "dispertsio politika hiltzaileak otsailean eragin dituen istripuak".

    tamaño texto Versión para imprimir  imprimir Enviar por e-mail  enviar Convertir a PDF  pdf
>> Búsqueda avanzada

Traductor


barrapunto  Tuenti  twitter  facebook  Meneame  google

Contactar con La Haine :: Envíanos tus convocatorias y actividades!

  Estado Español  |    Barcelona  |    Euskal Herria  |    Galiza  |    Madrid  |    Salamanca  |    Valladolid  |    Mundo

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social
:: [ Acerca de La Haine ]       [ Nota legal ]        Creative Commons License       [ Clave pública PGP ] ::