lahaine.org
Euskal Herria :: 28/03/2011

Guardia zibilen indarkeria salatzen dute Beran

La Haine - Euskal Herria

Berako Udaleko alderdi guztiak (Ezker abertzalea, EA, Aralar eta PNV)sinatu dute prentsa oharra hau:

Berako Udaletxen prentsa oharra:

Euskal Herriko hainbat eragilek hartutako Gernikako akordioan bertzeak bertze adierazten da “inoren aurkako mehatxu, presio jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagerraraztea, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa”.

Azken bolada honetan, Beran, mehatxu, presio eta jazarpenak ugaritzen ari dira, eta hain zuzen ere herriko gazteria pairatzen ari da, guardia zibilen eskutik.

Azken gertaera larria Aritz Arbelaitz gaztearena dugu, guardia zibilak bere etxeko atarian bortxaz hartu eta bertze gauzen artean biluztarazi zuten, metrailetarekin jotzen zuten bitartean. Gertaera hauek gertatzen ziren bitartean bere bizilagunak ez zituzten etxera sartzen uzten.

Honen aitzinean guardia zibilaren indarkeri adierazpen guztiak desagerrarazi behar direla aldarrikatzen dugu, eta era berean salatu nahi dugu iritzi publikoaren aurrean, berriz horrelako gertaera errepresiborik errepikatu ez dadin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal