lahaine.org
Euskal Herria :: 24/12/2011

[Bideoa] Laudio eta Amurrioko 19 herritarren aurkako epaiketa

La Haine - Euskal Herria
Datorren urtarrilaren 23an Laudioko 17 eta Amurrioko 2 pertsonen kontrako epaiketak ekingo dio Madrilgo Audientzia Nazionalean.

Datorren urtarrilaren 23an Laudioko 17 eta Amurrioko 2 pertsonen kontrako epaiketak ekingo dio Madrilgo Audientzia Nazionalean. Egoera honen azalpena izateko 2003ra joan behar gara. Alderdien Legea martxan jarri eta Ezker Abertzaleak urte hartako udal eta foru hauteskundeetarako Euskal Herriko hainbat herritan martxan jarri zituen zerrendak legez kanporatu zituzten Madrilgo epaileek; zerrenda horien artean aurkitzen zen Laudio Aurrera plataforma. Zerrenda hau legez kanporatzean ehundaka laudiarrek euren bozka emateko eskubida galdu zuten eta 12 urtetan zehar (1979-1983, 1987-1991 eta 1999-2003) Laudioko alkate izandako Pablo Gorostiagak ezin izan zuen bere burua aurkeztu. Urte hartako ekainean Gorostiagak bere alkate kargua utzi zuenean eta boterea PNVko Jon Karla Menoiori alkatetza pasa zionean dozenaka lagun bildu ziren udalbatzan egoeraren bidegabekeria salatzeko. Orduan, PPko zinegotzi den Carlos Urquijo protestatzen ari zirenengana oldartu zen liskar bat sortuz. PPk salaketa jarri zuen 19 pertsona hauen aurka. 2003tik kasua bi aldiz izan da dagoeneko artxibatua eta PPren insistentziaren ondorioz Entzutegi Nazionalera iritsiko da. Fiskaltzak 57 urteko ezpetxe zigorra eskatzen du 19entzat, 10 urteko inabilitazioa eta 5360 euroko isuna. Halere, eskaera hau PPrena baino lehunagoa litzateke, izan ere, hauek 16 pertsonentzako 5-6 urteko kartzela zigorrak eta beste 3rentzako urte banakoa eskatzen baitute; hau da, 76 urteko kartzela zigorrak.
 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal