UZTAILAREN 4an: TXUPINAZO URDIÑA
[Euskaraz]
Herrira mugimenduak sanferminetarako antolatu dituen ekitaldietan euskal pilota izanen da ardatz
Herrira mugimenduaren iritziz, euskal pilotak gatazkaren ondorioetako bati, preso eta iheslarien gaiari alegia, eman beharreko soluzioa adierazten du.
Horrexegatik, pilota horren sinbolo diren baloi eta puxika urdinak izanen dira udako kanpainaren oinarria.
Sanferminetan antolatutako zenbait ekitalditan euskal pilota agertuko da. Uztailaren 4an, asteazkena, txupinazoa botako da, preso eta iheslariak etxeratzearen alde. Eguerdiko 12etan izanen da ekitaldia, udaletxe plazan, eta dei egiten diogu jendeari urdinez jantzita etor dadin.
Festetan, berriz, Herrira Gunean antolatuko diren jardueretan parte hartzeko deia luzatzen zaie herritarrei, Frantziako Atearen inguruetan: uztailaren 6an, ordu batean, topa egiteko ekitaldia preso eta iheslariak etxeratzearen alde, eta uztailaren 12an, osteguna, bertso afaria.
Uztailaren 10ean, asteartea, Herrira Eguna ospatuko da. Arratsaldeko 5etan, bertso berendua, Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolariekin; ordubete geroago, kalejira urdina abiatuko da Herrira gunetik, Alde Zaharrean barna ibiltzeko afalordura arte. Ondoren, Tximeleta taldearen kontzertua.
Karmen kaleko Herriko Taberna eta Arrano Elkartea Herrira Gunearen barruan egonen dira, eta egunero izanen dira ekitaldiak eta kontzertuak. Materiala saltzeko postu bat ere irekita egonen da egunero, eguerdian, 6an eta 8an izan ezik.
[Castellano]
La pelota vasca, eje de los actos sanfermineros del movimiento Herrira
Para Herrira, la pelota vasca es la necesidad de dar solución a una de las consecuencias del conflicto: la existencia de cientos de presos y exiliados. Por eso, su campaña de verano girará en torno a los balones y globos azules que simbolizan esa pelota.
En sanfermines han organizado varias actividades en las que la pelota vasca se hará presente. El miércoles 4 de julio tirarán un txupinazo por la vuelta a casa de presos y exiliados. Será a las 12 del mediodía en la plaza del Ayuntamiento, y se llama al personal a acudir al acto vestido de azul.
Durante las fiestas, animan a la ciudadanía a tomar parte en las actividades que han organizado en torno al Herrira Gunea, en la zona del Portal de Francia. El día 6, a las 13.00 horas, han organizado un brindis por la vuelta a casa de presos y exiliados, y el jueves 12 una bertso-afaria.
El martes 10 será el Herrira Eguna, que comenzará a las 17 horas con una bertso-merienda con Julio Soto y Eneko Lazkoz. Una hora después, saldrá del Herrira Gunea una kalejira azul que recorrerá el Casco Viejo hasta la hora de la cena. Después, habrá un concierto de Tximeleta.
Karmen kaleko Herriko Taberna y Arrano Elkartea estarán dentro del Herrira Gunea, y habrá actividades y conciertos todos los días. También se instalará un puesto de material todos los mediodías, menos el 6 y el 8.