lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado :: 27/06/2014

Gozatu dezagun nahi dugun eran. Zernahi gara!

Ernai
[Euskara] Ekainaren 28an sexu askatasunaren aldarriz bete ohi dira Euskal Herriko hainbat herri eta auzo

Ekaineko azken txanpan sartu garen honetan, baditugu asteburuaren jira­biran hainbat
mobilizazio eta deialdi. Ekainaren 28an sexu askatasunaren aldarriz bete ohi dira Euskal Herriko
hainbat herri eta auzo, geroz eta indartsuago bilakatuz zernahi garenon ahotsa. Ernaitik
mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, gure irakurketa plazaratu nahi dugu:

Gozatzen dugu banaka, binaka eta taldean. Batzuetan leun eta beste batzuetan gogor. Gozatzen
dugu laztan eta hozkada artean, begira batekin edo muxu hezeekin. Aske gozatzen dugu,
sistemak inposatutako sexualitate eredu murriztailearen aurrean zernahi izanez.

Ez da borroka erraza ordea, gizon­emakume binomioa eta sexu­genero­sexualitatearen arteko
harreman naturalizatua, txikitatik hasten den sozializazio prozesu indartsuaren ondorioz gure bizi
proiektuetan, praktiketan, gorputzetan zein erabakietan ezartzen baitzaigu.

Sistema kapitalista eta patriarkarrak aurrera egin ahal izateko, heterosexualitatea eta
erreprodukzioan oinarritutako bizi moldea arau bihurtu dizkigute botere guneetatik, gure nahi eta
desioak erreprimitu eta norabidetuz, zer eta nola sentitu behar dugun inposatuz.

Ezarritako heteroaraua “normaltzat” ulertua da jendartean, norbanakooi dagokigunean ordea, ez
dugu guztiok modu berean bizi. Inposatutako eredu bakarra den heinean, bestelako desioen
aurrean bortxaz bizi dugun eredua da. Honela, gure desio eta nahiak erreprimitu eta ezkutatzera
behartzen gaitu. Baina badira heteroaraua eraisteko moduak; gure gorputza zein sexu praktikak
aske bizitzea, gure nahi eta desioak ezagutu eta hauek askatasunez gozatzea eta jendarte
feminista baten alde borrokatzea. Gure eguneroko praktika, jarrera eta erabakiez urratuko dugu

Garesti ordaintzen dugu ordea, gure desioak jarraitu eta gure gorputzak gozatzea, ZERNAHI
izatea. Ezarritakoaz haragoko ereduak, praktikak, gorputzak, proiektuak... epai moral eta sozialen
jo puntu dira. Sistemak bazterrean kokatzen duen gorputz, identitate eta sexu praktika oro
zigortua da. Eta inposatutako norabidetik apur bat aldenduz gero, sistemak heteroaraua
birproduzitzeko metodoak asmatzen ditu, maitasun erromantikoa, monogamia edota familia gure
harremanen oinarrietan kokatuz.

Plazerra, gozamena, nahiak, desira izan behar dute gure bizi eredu eta proiektuen erdigunean
kokatuak daudenak eta ez normalitatea, heteroaraua edota eredu inposatuak. Sexualitatea aske
biziz egiten dugu borroka, zernahi izanez. Hori baita patriarkatuak sexu generoaren kategoria
hertsi eta mugatuak erabat baztertzeko modu bakarra, heterosexualitateak arau izateari uzteko
modu bakarra. Goza dezagun nahieran, araua hausteko borroka bide gisa.

Ernai, 2014ko ekaina

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal