lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/08/2016

Etxarri, Huelva eta Valence-ri buruzko azken berriak

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Etxarriko gose greba 11. egunean sartu da. Egun batzuetarako Angel Erdozia preso ohia batu zaie.
Etxarrin Joxean Kortadik eta Fernando Lizeagak 11. eguna gose greban betetzen dutenean, kartzelan urte asko emandako beste preso ohi bat, Angel Erdozia Larraza “Iko”, batu egin zaie. Kasu honetan, Ikok gaurtik igandeko gauera arte egongo da jan gabe borrokaldia indartzeko helburuarekin.
Etxarriko gose greba preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko burutzen ari dira.

Fiñuk txanda bukatu eta Xabik hasiera eman dio gose grebari Huelvan.
Huelvako txandakako gose grebari dagokionez, atzo Iker Olabarrietak bukatu zuen zazpi eguneko txanda eta gaur Xabi Garcia Gazteluk hartu du bere lekua. Hurrengo zazpi egunetan zehar Xabi gose greban egongo da.
Protesta hau preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko eta herria beraien alde mobilizatzeko kontzientziatzeko egiten ari dira.

Aletxuk eta Ibonek 18. eguna betetzen dute mitardean eta komunikazio greban.
Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoek mitardean eta komunikazio greban daramate abuztuaren 8tik Valence-ko kartzelan. Sakabanaketa eta urruntzearen aurkako borrokan ari dira kartzela esperimental honetan.
Estatu frantsesak 26 kartzela ezberdinetan sakabanatuta ditu euskal preso politikoak, Valence-ko espetxean orain arte preso politikorik ez zegoelarik eta Euskal Herritik 900 kilometrotara dago.

Manifestazioa Etxarrin irailaren 3an.
Borrokaldi hauek babesteko eta preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa deitu du Irailaren 3an arratsaldeko 19:00etan. Etxarriko plazan hasiko da.

Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 25a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal