lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/01/2015

Jendarmeek 4 gazte atxilotu dituzte Lapurdin eta Nafarroa Beherean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Gure Mugimenduak atxilotuei elkartasuna helarazi nahi die eta beraien berehalako askatasuna exijitzen du.

Gaur goizaldean jendarmeek Jean François Magis, Haitz Agirrebarrena, Teo Salomon eta Alex Feldman atxilotu dituzte Lapurdin eta Nafarroa Beherean, 2013ko azaroan “EH ez da salgai!” margoketa zeukan Itsasuko bigarren etxebizitza bat erretzea leporatuta. Atxiloketa honen aurrean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak zera adierazi nahi du:

1. Gure Mugimenduak atxilotuei elkartasuna helarazi nahi die eta beraien berehalako askatasuna exijitzen du. Era berean frantziar zein espainiar indar armatu okupatzaileek Euskal Herritik alde egin dezaten exijitzen du: Jendarmeria, Polizia Frantsesa, Polizia Espainola, Guardia Zibila, Polizia Autonomiko eta Foral Espainolak… Txakur berberak lepoko ezberdinekin. Haien funtzioa aberatsen interesak defendatzea da Langileriaren kalterako, biolentziaren bidez Herria zapalduta mantentzen dutelarik. ALDE HEMENDIK!

2. Gakoa ez da Itsasuko ekintza nork burutu duen, gakoa da zergatik norbaitek bere burua behartuta ikusi duen bere askatasun pertsonala jokoan jartzen horrelako ekintza bat burutzen. Erantzuna erreza da: Euskal Herriari subiranotasun ekonomikoa lapurtzen diotenak, euskal gazteriaren etorkizuna bahitzen dutenak Euskal Herria aberatsen opor-leku bihurtzen ari diren berberak direlako, etxebizitza horiek erosten duten berberak direlako. Hortaz, Itsasuko ekintza hura ez da inoren erantzukizuna, Euskal Herria arpilatzen ari direnena izan ezik. Gatazkaren gakoak (subiranotasun ekonomiko eta nazionala) konpontzen ez diren bitartean nahi ditugun sasi irtenbide guztiak bila ditzakegu, baina ez da benetako bakerik egongo justizia ezarri arte. Gaur inoiz baino ozenago oihukatuko dugu: EH EZ DA SALGAI!

3. Soilik AMNISTIAk, soilik INDEPENDENTZIAk eta SOZIALISMOAk bermatuko dute ekintza horregatik ezta Euskal Herriaren ASKATASUNAren alde borrokatzeagatik inor gehiago ez kartzelaratzea, eta hau lortze aldera antolakuntza eta borroka dira bidea.

JO TA KE IRABAZI ARTE!

ATXILOTUAK ASKATU!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal