lahaine.org
Euskal Herria :: 04/09/2015

120 pertsonak Piol eta Aingeruren askatasuna exijitu zuten Bilboko Alde Zaharrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Asteazkena arratsaldean 120 pertsona inguruk Piol eta Aingeruren askatasuna exijitu zuten Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren deialdiari jarraituz.

 

Atzo arratsaldean 120 pertsona inguruk Piol eta Aingeruren askatasuna exijitu zuten Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren deialdiari jarraituz. Hauxe da mugimenduak atxiloketa hauen inguruan egin zuen irakurketa:



Lehenik eta behin gogora ekarri nahi dugu Aingeru eta Piol 2003an atxilotu zituztela zipaioek, eta lehenago ere biek zortzina urte pastu dituztela preso. Arkauten inkomunikatuata eman zituzten lau egunetan bi militante hauek tortura latzak pairatu zituzten PNVren polizia politikoaren partez. Komisaldegian egindako deklarazioetan oinarritzen da 3 urteko kartzela zigorra ezartzen dien epai berri hau.
Atxiloketa hauek PNV eta bere Ertzaintzaren zipayismoaren ondorio zuzena dira. 2002 eta 2003 urteetan hamarka gazte atxilotu eta torturatu zituzten Arkauteko komisaldegian. Urte hauetan atxilotutako gazteak egunak lorik egin gabe mantendu zituzten atxilotuta egon ziren bitartean, zutik egoten behartzen zituzten erortzen ziren arte eta berriro altxatzen zituzten lurretik egoera berdinean mantentzeko, kolpatu eta iraindu zituzten, sexu erasoak egin zizkieten, kasu batzuetan drogatu egin zituzten… PNV eta bere bidelagun EAren Arkaute infernua izan da euskal militanteentzat.
Eta tortura hauen arduradun politikoek izen abizenak dituzte: orduko Lehendakari Juan José Ibarretxe, orduko Barne Sailburu Javier Balza eta orduko Justizia Sailburu Joseba Azkarraga. PNV eta Eusko Alkartasuna euskal gazteak torturatzen. Bada garaia, Piol eta Aingeruk prentsaurrekoan esan zuten bezala, tortura hauen arduradun politikoek Ertzaintzaren komisaldgietan gertatu zena onar dezaten.
BORROKA DA BIDE BAKARRA!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal