lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fH1l

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

02/07/2017 :: Euskal Herria, Nafarroa

Adur Ramirez de Aldaren senideen istripuaren aurrean

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
PP, PSOE eta PNV dira sakabanaketaren eta preso politikoen senide eta lagunen istripuen arduradun nagusiak, eta horrela gelditu behar da idatzita herri honen historian.

Adur Ramirez de Alda Altsasuko preso politikoaren senideen istripuaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio familia osoari, eta gogorarazi nahi dugu egun gutxiren buruan sakabanaketak eragindako bigarren istripua dela hau, Iker Limaren lagunarena eta gero.

Adurren senideek istripua izan zuten Aranjuezeko espetxean bisitatik bueltan zetozenean, Altsasutik 460 kilometrora. Esan beharra dago sakabanaketa politikak 16 hildako eta ehunka zauritu eragin dituela. baina 16 dira sakabanaketa politikak eragindako heriotzak. Heriotza horiek, ordea, ez dira kasualitatea, hainbat alderdi politikok hartutako erabakien emaitza baizik.

Lehenagotik erabilia bazen ere, sakabanaketaren gordintasun osoa Ajuria Eneko paktuaren ondorioz etorri zen, eta PNV eta PSOE izan ziren neurri honen bultzatzaile nagusiak. Bi alderdi hauek, gaur egun, esaten ari dira dagoeneko presoen sakabanaketak ez duela zentzurik, eta baieztapen horren aurrean bi galdera zuzen egin behar dizkiegu. Inoiz izan al du zentzurik sakabanaketak? Zuen burua bakezaletzat etengabe agertzen duzuen horiek justifikatu dezakezue presoen damutzeak lortzeko orduan haien senideak erailtzeak merezi zuela?

PP, PSOE eta PNV dira sakabanaketaren eta preso politikoen senide eta lagunen istripuen arduradun nagusiak, eta horrela gelditu behar da idatzita herri honen historian. Arlo honetan zeregin handia daukagu, eta horretan ere datza amnistiaren gauzapena: Euskal Herriak Espainia eta Frantziako estatuekin bizi duen gatazka politikoa elikatu dituztenen erantzukizunak argitu eta ezagutzera ematera. Jarrai dezagun amnistiaren aldeko lanean, egia jakiteko eta gatazka politikoari irtenbide justua emateko.

Euskal Herria, 2017ko ekainaren 30a.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fH1l

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal