lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 08/08/2016

Aitzol Gogorza gose greba mugagabean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.


Aitzol Gogorza Oreretako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion larunbatean. Aitzol larriki gaixo dago, nahasmen obsesibo konpultsiboa pairatzen baitu eta adituen asistentzia psikiatrikoa behar baitu. Hori dela eta, sufritzen duen egoera salatzeko eta bere kaleratzea ala, behintzat, zigorra etxean betetzea onartuko liokeen Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua ezarri diezaioten galdegiteko ekin dio neurri gogor honi.
Hamarkadatan zehar euskal preso politikoak jipoituak, etxetik urrunduak, euren kideengandik aldenduak eta era guztietako esperimentu errepresiboetarako erabiliak izan dira helburu batekin: beraiekin batera herri oso bat makurraraztea eta beldurtzea.
Honi gehitu beharko genioke preso politikoei zigorrak luzatzen zizkieten hein berean, gaixotasunen agerpena ohikoagoa bihurtu dela, bai adinaren ondorioz zein asistentzia medikoaren faltaren ondorioz, gaixotasun hauetan estatuek preso politikoak eta mugimendu iraultzailea baldintzatzeko eta xantaia egiteko elementu berria aurkitu dutelarik. Hori da, beraz, Aitzol eta gainontzeko preso politiko gaixoak espetxean mantentzeko benetako arrazoia, pertsona hauen osasuna erabiltzea Espainia handi eta bakarraren ideia Euskal Herrian inposatzen jarraitzeko.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik Aitzolen borrokarekin bat egiten dugu eta honi laguntzeko, lehenengo ekimen moduanabuztuaren 16an, asteartean, 19:00etatik aurrera Basauriko espetxe aurrean kontzentrazioa burutzeko deia zabaltzen dugu. Era berean, hurrengo egunetan Aitzol eta gainontzeko preso gaixoen berehalako askatasuna galdegiteko ekimen ezberdinak aurkeztuko ditugu. Ez dugu onartuko preso politikoak erailtzea. Preso gaixoak askatu! Jo eta ke amnistia lortu arte!
Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 8a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal