lahaine.org
Euskal Herria :: 23/05/2016

Amnistiaren aldeko manifestazioa Algortan

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Norbaitek marjinalak deitu gaituen aste honetan, hementxe gaude Euskal Herriko marjinatuak, berriz ere amnistia bezalako aldarrikapen marjinala kalera ateratzen

Gora gu ta gutarrak! Norbaitek marjinalak deitu gaituen aste honetan, hementxe gaude Euskal Herriko marjinatuak, berriz ere amnistia bezalako aldarrikapen marjinala kalera ateratzen, berriz ere borroka marjinalak aurrera atera dituzten militante politiko marjinalen askatasuna eskatzen eta, berriz ere, duintasuna bezain jarrera gutxietsia eta marjinalaren gorazarrea egiten.

Gaur, bereziki gogora ekarri nahi dugu Fresneseko preso politikoen egoera, izan ere, 12garren eguna gose greban betetzen baitute Itziar Morenori euren eskubideen alde protesta batean parte hartzeagatik ezarri dioten isolamendua altxa diezaioten. Hemendik gure elkartasun osoa eta egoera hori salatzeko konpromisoa. Alabaina, gogora ekarri behar dugu borrokaren bitartez azaleratutako zigor mota hau ez dela Fresnesen bakarrik gertatzen eta ohikoa dela espainiar eta frantziar estatuetako kartzeletan preso politikoak isolatzea edota bakartzea, Ibai Aginaga Berangoko presoaren kasua ere horren adibide izanik.
Torturarako dituzten bitarteko guztien artetik, hau beste bat baino ez da.

Estas medidas de aislamiento y otro tipo de medidas represivas que se aplican a los presos y presas políticas, siendo cierto que contienen grandes dosis de venganza, están sobre todo basadas en un intento maquiavélico y calculado de destruir a la persona y por extensión al militante, buscando su renuncia a la lucha, su arrepentimiento y la revisión, primero en términos de efectividad y después en términos éticos, de la actividad militante por la que acabó en prisión.

Aipatutako damua lortzeko bidean, sakabanaketa izan da beste erreminta nagusietakoa, kasu honetan, senide eta lagunen bizitza eta osasuna jokoan jarriz presoari txantajea egiteko. Sakabanaketak, beraien buruei hamarkadetan zehar demokratiko deitzen datozen alderdi instituzional guztiek momenturen batean edo guztietan babestuta, 16 senide eta lagunen biziak eraman ditu eta ehunka istripu eragin, azkena aurreko asteburuan bertan, gure eskualdeko Arkaitz Goikoetxearen bi lagunek pairatu zutena, hain zuzen ere.

Bereziki krudela izaten ari da gaixorik dauden preso politikoekin egiten ari direna, bereziki zikina eta doilorra osasuna bera ere gelditzen ez zaien militante hauei duintasuna lapurtzeko saiakera antzua. Krudela eragiten ari zaizkien kalte fisiko eta moralak. Faxistei borrokalarien buruak herrietako plazetan makiletan iltzaturik erakustea gustatuko litzaieke garaikur moduan, baina demokraten mozorro faltsua ez galtzeko saiakeran kartzelek eskaintzen duten opakotasunean pixkanaka eta modu mingarrian erailtzea aukeratu dute. Bide batez, ekainaren 4ean hitzordu garrantzitsua daukagula gogorarazteko eta Basauri eta Zaballako espetxeetara preso gaixoen askatasunaren alde egingo ditugun martxetara joateko deia luzatzeko aprobetxatu nahi dugu.

Tampoco podemos olvidarnos de las declaraciones del Ministro del Interior Jorge Fernández Díaz, que se permite el lujo de decir a los presos y presas políticas vascas en tono amenazante que “al final entenderán que lo mejor que pueden hacer es cumplir la ley”. Askatasunaren Bidean jaioberriari ere erreferentzia egin dio, errepresaliatu politiko ohien batzar honi mehatxu eginez eta zelatatuko duela esanez. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik, ongi etorri beroa eman nahi diogu preso eta iheslari politiko izandako militante hauek gaur goizean aurkeztutako ekimenari, hainbeste hodei ilunen artean eguzki izpi indartsuak ekarri baitizkio Nazio Askapenerako Mugimenduari. Gure eskua luzatuta dute elkarrekin bide zail hau egiteko.

En cuanto a Fernández Díaz, se lo vamos a decir bien claro paro que no le quede ninguna duda y no se le olvide nunca: no les reconocemos ninguna legitimidad para juzgar, encarcelar ni aplicar medidas de ningún tipo a Euskal Herria ni a su gente, y mucho menos para que venga a dar lecciones morales sobre lo que más conviene a esas personas a las que están intentando aniquilar lentamente en las prisiones. Jorge Fernández Díaz, ese fascista opusiano, hijo de un Teniente Coronel del ejército de Franco, representante de lo más rancio y violento de la ultraderecha española, escúchenos: con sus leyes nos limpiamos el culo! Ante la imposición, desobediencia e insumisión!

Azkenik, ezin dugu ekitaldi hau bukatu amnistiaren beharra aldarrikatu gabe, amnistia ez delako bakarrik preso, iheslari eta deportatuak etxera ekartzeko giltza, amnistia bada ere independentzia eta sozialismoa gauzatzea posible bihurtuko duen testuinguruari atea irekiko dion giltza. Indarrak bilduz lortuko dugu! Borrokan batasuna! Jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta!

*Hau irakurri eta gero Aletxu Zobaran Gorlizeko presoa Osnyko kartzelan isolamenduaren kontra borrokan dagoela gogorarazi dute

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua



 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal