lahaine.org
Euskal Herria :: 27/10/2016

Badator II.Prozesu kongresua!

Ernai

Ernai gazte antolakundea sortu zenetik 4 urte betetzeko diren honetan, II.Kongresu Prozesua burutzera goaz hego Euskal Herriko herri zein auzoetan. Zukgua prozesutik egun arteko borroka oparoaren uzta jaso, eta aurrera begirako erronkak markatzera goaz.

Prozesuaren aurkezpena ospatuko dugu larunbat honetan (urriak 29) Gernikako Astra espazio autogestionatuan. Aurkezpenean Prozesu Kongresuko helburuak, faseak, bitartekoak eta parte hartzeko gida aurkeztuko ditugu.

4 urte luze izan dira gazte antolakundean, baita militanteongan ere. Atzera begira begirada luzatuta, asko dira aurrera eramandako borrokak. Ez soilik hori, milaka gazte hutsetik batu eta antolakunde oso bat eraiki genuen. Militantzia eredu berriak martxan jarri, herri eta auzoetako gazte problematiken inguruan hausnartu, borrokarako espazioak sortu…era berean Euskal Herriko askapen mugimenduan gure ondar aletxoa jartzeari ekin genion.

Egun ere, erronkak ez dira tamainakoak. Egindakotik ikasiz, akatsak hausnartu eta ongi egindakoak eraginkortzera goaz. Gazte estrategiaren gainean hausnartu, Ezker Abertzaleko ABIAN prozesuaren ondorioak geure egin eta antolakuntza zein funtzionamenduan aldaketak egitera goaz. Martxan jarri beharreko prozesu independentista aurrera eramateko, Gazte Antolakunde eraginkorra izatea ezinbestekoa izan da.

Gazte antolakundeko kideok SORTUren  birsortze prozesuan ere buru-belarri parte hartuko dugu, denon esku baitago SORTU indartsu bat edukitzea. Horregatik, gure Prozesu Kongresuko eztabaidak atzeratu egin ditugu bi prozesuen eztabaidak ez bateratzeko. Lehenik denon orubea erabaki behar dugu, orube horretatik geurea ekiteko.

Dei egiten diogu euskal gazteria osoari larunbatean aurkezpenera etorri eta Prozesu Kongresua denok batera eraikitzera. Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskaldunerantz jarrai dezagun borrokan!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal