lahaine.org
Euskal Herria :: 04/07/2016

Dani Pastor preso politikoaren aita zendu da

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Gaur Daniel Pastor Zueco, Danitxu Pastor preso politikoaren aita, zendu egin da igandean sufritutako ezbehar baten ondorioz.
Gure mugimendutik, une latz hauetan, besarkada beroa helarazi eta elkartasuna adierazi nahi diogu Danielen sendiari eta oso modu berezian Puerto III-ko kartzelan dagoen Danitxuri. Gaurkoan ere bakarrik ez zaudetela esan nahi dizuegu.


Daniel, euskal preso politiko baten aita izateaz gain, bizitza osoa eman du preso politikoen askatasunaren aldeko eta amnistiaren aldeko mobilizazioetan parte hartzen, bere semea atxilo hartu eta espetxeratu baino askoz ere lehenagotik. Beti defendatu duenarekiko koherentea zela sinetsita, azken urtean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako mobilizazioetan ohiko parte hartzailea izan dugu. Eskerrik asko, Daniel, eman diguzun babesagatik. Agur eta ohore, lagun!
Euskal Herrian, 2016ko uztailaren 4a.


 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal