lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI0w

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

12/08/2017 :: Nacionales E.Herria, Euskal Herria

Dia de la independencia: Aniversario de la victoria en la batalla de Orreaga

x Herritar Batasuna
El 15 de agosto del año 778, en la primera batalla de Roncesvalles, las vasconas y vascones vencieron al emperador de los francos, Carlomagno

[Euskara]

Orreagako garaipena, independentziaren eguna!

778ko abuztuaren 15ean, Orreagako lehen batailan, Karlandi enperadore frankoaren aurka garaile irten ziren orduko euskaldunak, baskoiak, alegia.
Gauza bera gertatu zen zenbait urte geroago, 812 eta 824ko guduetan ere. Garaipen hauen ondorioz, euskaldunek orduko inperialismo nagusiaren eta Erromako Ekiza katolikoaren beso armatua zen frankoen armada ikaragarria suntsitu, eta independentzia eskuratu zuten, Iruñeko Erresuma sortuz. Lurrikara geopolitikoa izan zen Mendebaldeko Europan, Euskal Herriaren etsaiak diren indar konkistatzaile eta okupatzaileek haien historia eta kontakizun ofizialetan kontrakoa sinetsarazi nahi badigute ere.

Euskaldunok garaipen hauen bidez askatasun nazionala eskuratu genuen, estatu independente bat, alegia, geroago Nafarroako Erresuma bilakatu zena.
Egitura estatal, politiko, juridiko, kultural eta territorial honen baitan garatu ziren mendez mende euskaldunon arteko klase borrokak, harik eta konkista progresibo eta iraunkorraren bidez gure estatu nazionala galdu genuen arte. Ez dugu inolaz ere idealizatzen orduko egoera. Baina gure independentziaren sorrera ospatu nahi dugu, konkistatzaile eta okupatzaile guztien aurka. Munduko Herri guztiek ospatzen dute beren independentziaren eguna, askatasuna maite dutelako. Bizirik iraun nahi duen edozein naziok egiten duen bezala, guk ere geure oroimen historikoa berreskuratu eta indartu nahi dugu, egun nazionalak balorean jarriz. Askotan paradigma abertzale nagusiak baztertutako egunak izanik ere.

Independentzia galdu genuen heinean, euskal langileok klase esplotazio eta patriarkatuaz gain, etnozidio sistematikoa jasan behar izan dugu, eta zapalkuntza nazionala, gaur arte bortizki luzatu dena. Behin eta berriz hamaika bataila galduta ere, ez dugu sekulan amore eman askatasun osoaren aldeko borrokan. Mendez, mende, molde eta baliabide oso ezberdinekin borrokatu izan gara euskal langileok Historian zehar, Frantzia eta Espainia estatu konkistatzaileen aurka, eta Euskal Herriko klase sozial zapaltzaileen kontra.
Gaur egun ere, borrokan segitzen dugu Euskal Herri independente, birbatu, sozialista, euskaldun, feminista eta ekologistaren alde, eta bide horretan, euskal preso eta iheslari politiko guztientzako Amnistia Osoaren alde ere. Atzoko, gaurko eta biharko gudarien alde!

HERRITAR BATASUNAk bat egiten du Orreaga Fundazioak abuztuaren 15erako antolatu dituen ekitaldiekin, eta dei egiten die independentista guztiei haietan parte hartzeko. Goizeko 10etan abiatuko da mendi martxa Auzperritik, eguerdiko 12etan Orreagan bertan batailan hildakoei omenaldia, eta ordu bat t’erdietan Ibañetako lepoan ekitaldi politikoa.

Ondoren, HERRITAR BATASUNAk ekitaldi xume bat eginen du hantxe, Orreagako garaipenaz gaur egun egiten dugun irakurketa eta balorazio politikoa agertuz. Hauexek izanen dira agiriaren mezu nagusiak:

Mila urte igarota, ura bere bidean. Garaiko inperialismo nagusia Karlandirena zen. Gaur egungo inperialismo nagusia Estatu Batuek gidatu eta hegemonizatzen dute. Gerra mehatxuen hotsak entzuten dira planeta osoan, Ipar Koreatik Venezuelaraino, ahantzi gabe gainontzeko esku hartze inperialistak, Sirian, Yemenen, Libian, Iraken, Afganistanen, Ukrainan, Ertafrikan, Pakistanen, Sudanen, Somalian, Nigerian, Kongon …

Inperialismoa, patriarkatua, klase gizartea, etnozidioa: aldaketa izugarriak izan dira azken 1239 urteetan, baina zapalkuntzaren ardatzak ez dira bat ere kanbiatu. 1936ko abuztuaren 15ean hil zen faxismo espainolaren aurkako gerran ANVko lehen gudaria, Restituto Teran mendigoizalea. Izan bedi bere izena mendez mende borrokan hildako euskal gudari guztien omenaldia. Borrokak ez du etenik! Horregatik aldarrikatzen dugu Orreagako garaipenaren gaurkotasun izugarria. Orduko Euskaldunek jakin izan zuten biltzen eta antolatzen inperialista eta zapaltzaile frankoen aurka egiteko, eta independentzia eskuratzeko.
Garaipena lortu zuten! Guk ere uste dugun baino hurbilago den egunen batez garaipena lortuko dugu!

Gaur egungo Euskal Herrian gauza bera egin behar dugu, ez bakarrik independentzia berreskuratzeko, baizik eta askatasuna maila guztietan lortzeko.
Etengabeko konkistak ekarri gaitu subordinazio egoera honetara, eta NAFARROA OSOAREN INDEPENDENTZIAk bakarrik, patriarkatu eta kapitalismotik ateratzearekin batera, irekiko dizkio Euskal Herri Langileari Askatasun Osoaren ateak. DESKONKISTAk, eta beraz, emakumeon aurkako gizonen jabetza eta menperakuntzatik zein merkantziaren dinamikatik askatzeak ekarriko digu libertatea eta askapena maila guztietan: estatala eta nazionala, soziala eta ekonomikoa, klase eta generokoa, norbanakoa eta kolektiboa, kulturala eta linguistikoa. Hori da, hain zuzen ere, AUTODETERMINAZIOA, Euskal Herri Langilearen emantzipazioaren prozesu global eta integral gisa ulerturik. Orduan bakarrik izanen gara jende librea jendarte libre batean.

Historian zehar hamaika bataila galdu dugu, bainan ez dugu sekulan amore eman. Oraingoan ere, ez dugu etsiko, harik eta askatasun osoa lortu arte!

Horregatik uste dugu abuztuaren 15a emeki emeki bihurtu behar dela INDEPENDENTZIAREN EGUNA, euskaldunon egun nazionala, eta horren alde lan eginen dugu hurrengo urteetan.

Nafarroaren independentzia eta Euskal Herriaren sozialismoaren alde, abuztuaren 15ean denok Orreagara!

 ________________

[Castellano]

HERRITAR BATASUNA

Aniversario de la victoria en la batalla de Roncesvalles

DÍA DE LA INDEPENDENCIA

 

El 15 de agosto del año 778, en la primera batalla de Roncesvalles, las vasconas y vascones vencieron al emperador de los francos, Carlomagno. Lo mismo sucedió algunos años después, en los combates de los años 812 y 824. Como resultado de estas victorias, Euskal Herria, el Pueblo Vasco destruyó el terrible ejército de los francos, que era el brazo armado del principal imperialismo de la época, y de la Iglesia Católica de Roma, y consiguieron la independencia, creando el Reino de Pamplona. Fue un verdadero terremoto geopolítico en Europa occidental, por mucho que los enemigos de Euskal Herria, las fuerzas conquistadoras y ocupantes, nos quieran hacer creer lo contrario en sus historias y relatos oficiales.

Euskal Herria consiguió su libertad nacional por medio de estas victorias, un estado independiente, que más tarde se convirtió en el Reino de Nabarra. En el seno de esta estructura estatal, política, jurídica, cultural y territorial se desarrollaron durante siglos las luchas de clases entre vascas y vascos, hasta que a causa de la conquista progresiva y continuada perdimos nuestro estado nacional. En ningún momento idealizamos la situación de aquella época. Pero queremos celebrar y recordar el nacimiento de nuestra independencia, contra todos los conquistadores y ocupantes. Todos los Pueblos del mundo celebran el día de su independencia, porque aman la libertad. De la misma forma que hace cualquier nación que quiere seguir con vida, nosotras también queremos recuperar y fortalecer nuestra memoria histórica, poniendo en valor nuestros días nacionales. A pesar de que muchas veces hayan sido marginados por el paradigma abertzale actualmente hegemónico.

En la medida en que perdimos la independencia, las trabajadoras vascas tuvimos que sufrir, además del patriarcado y la explotación de clase, el etnocidio sistemático y la opresión nacional, que se ha prolongado violentamente hasta hoy en día. Aunque hayamos perdido una y otra vez innumerables batallas, no nos hemos rendido jamás en la lucha a favor de la libertad plena. Siglo tras siglo, con formas e instrumentos muy diferentes a lo largo de la Historia, las trabajadoras vascas hemos luchado contra los estados conquistadores, Francia y España, y contra las clases sociales explotadoras de nuestro propio país. Hoy en día también seguimos en la lucha, a favor de una Euskal Herria independiente, reunificada, socialista, euskaldun, feminista y ecologista, y en ese camino, por la Amnistia total para todas las presas y refugiadas políticas vascas. ¡A favor de los gudaris de ayer, hoy y mañana!

HERRITAR BATASUNA apoya los actos organizados por la Fundación Orreaga para este 15 de agosto, y llama a todas las independentistas a participar en ellos. Una marcha montañera partirá a las 10 de la mañana de Espinal, a las 12 en el mismo Roncesvalles se hará un homenaje a los muertos en la batalla, y a la una y media habrá un acto político en el alto de Ibañeta.

A continuación, HERRITAR BATASUNA realizará un sencillo acto allí mismo, exponiendo la lectura y valoración política que hacemos de la victoria en la batalla de Roncesvalles. Estos serán los mensajes principales del comunicado:

Pasan los siglos, y el agua sigue su camino. El principal imperialismo en la época de la batalla de Roncesvalles era el de Carlomagno. El principal imperialismo de hoy en día está dirigido y hegemonizado por los Estados Unidos. Se oyen ruidos amenazadores de guerra en todo el planeta, desde Corea del Norte hasta Venezuela, sin olvidar las intervenciones imperialistas en Siria, Yemen, Libia, Irak, Afganistán, Ucrania, Centroáfrica, Pakistán, Sudán. Somalia, Nigeria, Congo...

Imperialismo, patriarcado, explotación de clase, etnocidio: ha habido cambios enormes en los últimos 1239 años, pero los ejes de la opresión no han variado absolutamente nada. El 15 de agosto de 1936 murió en la guerra contra el fascismo español el primer gudari de ANV, el montañero Restituto Terán. Que el hecho de mencionar aquí su nombre sea un homenaje para todas las gudaris vascas muertas en combate a los largo de los siglos. ¡La lucha continúa! Por eso proclamamos la enorme actualidad de la victoria en la batalla de Roncesvalles. Las vascas y vascos de la época supieron unirse y organizarse para luchar contra los imperialistas y opresores francos, y para conseguir la independencia. ¡Consiguieron la victoria! ¡Nosotras también la conseguiremos algún día, no tan lejano!

Tenemos que hacer lo mismo en la Euskal Herria de hoy en día, no solamente para RECUPERAR la independencia, sino para conseguir la libertad a todos los niveles. La conquista continuada nos ha traído a esta situación de subordinación, y solamente la INDEPENDENCIA de la NAVARRA ENTERA, junto con la salida del capitalismo y el patriarcado, podrán abrir las puertas de la libertad plena al Pueblo Trabajador Vasco. La DESCONQUISTA contra los estados conquistadores, en su amplitud y profundidad, y dentro de ella especialmente, la liberación de la dinámica de la mercancía y de la propiedad y dominación de los hombres sobre las mujeres, nos traerá la libertad y la emancipación en todos los ámbitos: estatal y nacional, social y económico, de clase y género, individual y colectivo, cultural y lingüístico. Eso es la AUTODETERMINACIÓN, entendida como proceso global e integral de emancipación del Pueblo Trabajador Vasco. Sólo entonces seremos gentes libres en una sociedad libre.

Hemos perdido innumerables batallas a lo largo de la Historia, pero jamás nos hemos rendido. ¡Tampoco esta vez cederemos, hasta conseguir la libertad plena!

Por eso creemos que el 15 de agosto se debe convertir paulatinamente en el DÍA DE LA INDEPENDENCIA, en el día nacional de todas las vascas, y trabajaremos a favor de este objetivo en los próximos años.

¡A favor de la independencia de Nabarra, y del socialismo en Euskal Herria, el 15 de agosto, todas y todos a Roncesvalles!

 

HERRITAR BATASUNA

 

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI0w

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal