lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fF8z

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

07/05/2017 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

Erresidentzietako langileekin elkartasunaez emakumeon kontzertu klandestinoa Bilbon!

x Movimiento Feminista de Bizkaia
Atzo, Maiatzaren 4ean, Bizkaiko Mugimendu Feministak "kontzertu klandestinoa" egin genuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileekin elkartasunez

Atzo, Maiatzaren 4ean, Bizkaiko Mugimendu Feministak "kontzertu klandestinoa" egin genuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileekin elkartasunez. Kontzertua oso ondo atera zen arren, erresidentziako zuzendariak Ertzaintza deitu eta, kanpoan geundela musikarietako bi identifikatu zituzten.

Erresidentzietako langileek urtebete daramate borrokan, inbisibilizaturik eta baloratu gabe dagoen esparru batean, greba egun asko egin dituztela tartean.

Zaintza lanak ez omen dira produktiboak sistema honentzako eta lan feminizatuak izaten dira maiz, jendartearen rol banaketan horixe tokatu zitzaigulako emakumeoi. Baina, nork sostengatzen du bizitza? Hori ez al da garrantzizkoa? Lana feminizatzeak daukan ondorio zuzena da langile hauek de facto pairatzen duten prekarietatea, desbalorizazioa eta inbisibilizazioa.

Lan erreproduktiboak ez omen dira horren errentagarriak baina egia borobila eta agerikoa da Diputazioa kontu honekin egiten ari den negozioa, patronala diren enpresetatik dirua irabaziz, aitzakia merke eta egoeraren manipulazioa erabilita, emakumeak zuzenki iraintzen eta euren borroka erridikulizatzen saiatuz.

Hori guztia salatzeko eta Bizkaiko erresidentzien borrokari bultzada bat eman eta elkartasun keinu bat egiteko erabaki dugu, Mugimendu Feministatik kontzertu klandestino bat egitea.

 

CONCIERTO CLANDESTINO PARA DIGNIFICAR LOS CUIDADOS

Somos nosotras, las que os cuidamos cuando todavía no sois capaces de caminar y las que continúan haciendolo cuando habeis caminado ya todo lo que teniais por caminar. Somos las que sostenemos vuestras vidas y de las que a menudo dependeis para sobrevivir. Somos la cara de la precariedad mas absoluta. Aquellas de las que vuestro injusto sistema se nutre sin preguntar ni hacerles caso. Somos las que no se dejan manipular por nadie.

Somos las trabajadoras, las estudiantes, las paradas... Somos vuestras madres, vuestras hijas, vuestras hermanas... somos las que se juntan y se apoyan y cuando nos juntamos, somos una.

Han intentado hacer callar la voz de quienes están agotando uno a uno cada uno de los recursos que este sistema “permite”, para denunciar una situación que nunca se debería de haber generado. Han intentado llevar a la clandestinidad la voz de unas mujeres que luchan. Asi qué, es desde ahí desde donde respondemos, llevando a cabo un concierto solidario, clandestino. Y lo hacemos así, sencillamente, porque no nos han dejado otra opción.

                                                                          MOVIMIENTO FEMINISTA DE BIZKAIA


ZAINTZA LANAK DUINTZEKO KONTZERTU KLANDESTINOA

Gu gara, ibiltzeko gai ez zaretenean zaintzen zaituztegunak eta ibili behar zenuten guztia ibilita daukazuenean ere zaintza horrekin jarraitzen dugunak. Zuen bizitzak sostengatzen ditugunak gara, momentu askotan bizirauteko behar dituzuenak gara. Prekarietatearen aurpegirik gordinena gara. Zuen bidegabeko sistema elikatzeko behar dituzuen horiek gara. Maneiazinak gara.

Langileak gara, ikasleak, langabetuak... Zuen amak gara, zuen alabak, zuen ahizpak... elkarri eskuak ematen diozkiogunak gara, batzen garenak eta elkartzen garenean, bat eta bakarra gara.

Sistema honek baimentzen dituen baliabide guztiak agortu dituztenen ahotsa isilarazten saiatu dira, inoiz eman behar ez zen egoera bat salatzeko. Borrokatzen duten emakumeen ahotsa klandestinitatera eramaten saiatu dira. Beraz, horrela erantzuten dugu guk ere klandestinoa den elkartasun kontzertu bat eginez; eta beste aukerarik utzi ez digutelako erabaki dugu horrela egitea.

                                                                            BIZKAIKO MUGIMENDU FEMINISTA

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fF8z

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal