lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado :: 28/06/2016

[Euskara] Ekainak 28. Aniztasuna askatasun, izan gaitezen zernahi!

Ernai
Geroztik ekainak 28a ospakizun eta borroka eguna dugu. Sexu aniztasuna eta identitate ezberdinen existentzia aldarrikatzen dugun eguna.

 1969 urtea. New York. Ekainak 28. Herri matxinada. Milaka gay, lesbiana, bisexual eta transexual kalean. Aurrean polizia. Goizalde hartan Stonewallen herri altxamendua gauzatu zen. Historiak “Stonewalleko istiluak” izendatu baditu ere, egun hartan ezbairik gabe, LGTBIQ  pertsonen eskubideen aldeko borrokaren oinarriak ezarri ziren, AEBn eta mundu mailan ere bai.

Geroztik ekainak 28a ospakizun eta borroka eguna dugu.  Sexu aniztasuna eta identitate ezberdinen existentzia aldarrikatzen dugun eguna. Gorputz, aukera  sexual, eta izaera anitz kalean aldarrikatzeko eguna. Zernahi garela eta zernahi izan nahi dugula borrokatzekoa. Plazerak, gorputzak, gozamenak dena da bizigarri,  zilegi eta balio zein babes politikoa izan behar du.

Sistema patriarkalak baztertu eta zapaldu egiten du  heteroarautik  ateratzen den oro, ateratzen garen oro. Modu oso bortitzean baztertzen gaitu gainera. Gorputzak ebakuntza ezberdinetara egitera behartuz, genero-rol zurrunak inposatuz, binomioetan pentsatuz, maitasunaren esparrua mugatu eta prekarizatuz,...

Sistema kapitalista eta patriarkalak aurrera egin ahal izateko, heterosexualitatea eta erreprodukzioan oinarritutako bizi moldeak arau bihurtu dizkigute botere guneetatik, gure nahi eta desioak erreprimitu eta norabidetuz, zer eta nola sentitu behar garen inposatuz. Jendartean "normala" den hori arau pisutsua da askotan. Inposatutako eredu bakarraren aurrean sentitzen ditugun bestelako desio eta identitateak bortxaz erredikulizatuak edo gutxietsitakoak dira.

Egunero aurre egin beharreko araua da heterosexualitatearena. Gure gorputzak zein sexu praktikak aske bizitzea, nahi eta desio propioak ditugun pertsona askeak garela ulertzea, eta jendarte feminista baten alde borrokatzea. Eguneroko jardun eraldatzailea da aldaketarako giltza. Bakarrik ezin da, eredu bakarrarekin ezin da. Aniztasunez ekin behar diogu sexualitatea modu askean askean biziz eta zernahi izateko borrokatuz.

Aniztasuna askatasun, izan gaitezen zernahi!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal