lahaine.org
Euskal Herria :: 04/12/2016

Euskararen Eguna Nafarroan, zer ospatu?

German Gorraiz Lopez.

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) EI Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen «euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna». XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, EIk euskal hizkuntzari bere lan-arlo guztietan gogo biziz eutsi dio. ENE abenduaren 3an ospatu ohi da, Frantzisko Xabierkoaren heriotza egunean, izan ere, kondaira dio azken hitzak ama-hizkuntzan egin omen zituela. Eusko Jaurlaritzak «euskaldun berrien ekarpena» omendu nahi izan du, gure hizkuntza nazioartekoa dela aldarrikatzeko xedez.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik. Horrela, nahiz eta orain dela 30 urte baino 300.000 elebidun gehiago egon Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, biztanle euskaldunenen % 20k ematen dio lehentasuna euskararen erabilerari, eta beste % 8,9k bi hizkuntzatan aritzen dira, euskararen erabilera haztea neurri batean geratuz.

Lingua Vasconum Primitiae-ren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean, alegia, euskararen egoera kezkagarria da oso. Nafarroa Oinez-en oihartzun mediatikoaz harago, errealitate gordinak frogatzen du euskararen hedapena Nafarroan moteltzen doala, azken hamabost urteotan gorakada ñimiño bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da. Euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu; hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu, hobetu eta erabili egin behar dugu; erdaldunok, berriz, euskara ikasteari gogotsu ekin, euskararen erabileran baitago euskararen etorkizuneko giltzarria.

Ezaguna dugu UPNek euskararekiko duen jarrera, behin eta berriz euskararen kontrako legeak ematen, beharrezkoak diren diru-laguntzak murrizten, epaitegiek gobernuaren kontra emandako epaiak aintzat hartu gabe. Gainera, UPNek 1986an ezarritako Ley del Vascuence legeak indarrean mantentzen zituen zonifikazio linguistikak behin eta berriz mantentzearen alde jo zuten Nafarroako parlamentuan «gehiengo absolutua» zuten alderdiek —UPNk eta PSNk—. Baina 2010eko otsaileko 18an Euskararen Foru-Legean aldaketa bat egitea onartu zuten, eta haren bidez, Iruñea hegoaldeko hainbat udalerri, —Galar, Belaskoain eta Aranguren, kasu— zona euskaldunera igaro ziren.

Zonifikazio linguistikoaren aldaketa berria erdiesteko momentu aproposa izango litzateke Nafarroako ingurune linguistikoen gaurko kartografia birdiseinatzea eta D ereduko ikastetxeen kopurua handitzea. Bestela, epe ertainera euskararen kartografia txikitu egingo da, lurraldean dauden uhartetxo ideologiko edo sentimentaletan, euskara ipar-mendebaldeko eta ekialdeko inguruneetan geratuz. Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi. «Fosilizazio» hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da, euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izateko, eta Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala ez ezik, nafarrak batzeko tresna bilaka dadin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal