lahaine.org
Euskal Herria :: 10/09/2016

Eusko Ekintzaren sostengua Donostiako Amnistiaren Aldeko manifestazioari.

Eusko Ekintza

Eusko Ekintzaren sostengua Donostiako Amnistiaren Aldeko manifestazioari.

 

Eusko Ekintza sortu zen unetik Amnistia osoa aldarrikatu egin du Euskal preso, iheslari eta oro har errepresaliatu politiko guztientzat.
Era berean badakigu soil-soilik Amnistiak, bere esanahi politiko guztiarekin, ekarriko duela gatazkaren zikloaren benetako amaiera.

Amnistia helburu estrategikoa izanik, bitartean, euskal presoek jasaten duten beraien oinarrizko eskubideen urraketekin amaitu behar da, bereziki larriki gaixo dauden preso politikoen kasua. Horregatik Eusko Ekintzatik txalotu nahi dugu Amnistiaren Aldeko eta errepresioaren Kontrako mugimendutik azken hilabetetan eman diren hainbat ekimen.
Ekimen hauek eta jada hainbat urte duen lan militanteak, eta preso politiko beraiek egindako borrokak, Amnistiaren aldarrikapen historikoa berriro plazaratzea lortu dute. Bereziki hunkigarria izan zaigu preso ohiek gaixo dauden preso politikoen eskubideen alde Etxarri Aranatzen burututako gose greba.

Borroka hauek agerian uzten dute behin eta berriro Estatuek euskal disidentziaren kontra mantentzen duten salbuespen legedi guztia.
Bereziki preso eta beraien senide eta lagunen kontra.

Horregatik Eusko Ekintzatik gure babesa eta sostengua ematearekin batera, dei berezia egin nahi dugu hurrengo igandean 14,00tan, Donostiako estropaden ondoren, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta “Errepresaliatu gaixoak kalera. Amnistia osoa” lemapean deitutako manifestazioan parte hartzeko. Aldi beran Amnistiaren Aldeko Herri Mugimenduak hurrengo astetan deituta daukan beste hainbat ekitaldi ere sustengatzeko. Amnistia garaia da!!

 

Euskal Herria, 2016ko irailaren 9an.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal