lahaine.org
Euskal Herria :: 23/11/2016

[Gipuzkoa] Liburuaren aurkezpena: "Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak"

Emagin Elkartea

Larunbatean "Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak" liburua aurkeztuko dugu. Leire Ibarguren da lan honen egilea. Ibarguren, Euskal Herriko Bilgune Feministako eta Emagin elkarteko kidea da. Datorren azaroaren 26a, larunbata, 12:00tan Azpeitiko San Agustik kultugunean liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da eta beste batzuen artean, Ibargurenek, Mikel Sotok eta Miren Odriozola berak parte hartuko dute.  Bertan egongo da liburua eskuratzeko aukera, baita Durangoko azokan ere. Liburuaren inguruko informazio gehiago atxikitzen dizuegu jarraian.


Sinopsia: 1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat  izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen;  Auzitegi Nazionalak Udalbiltzan egindako lanagatik auziperatu zuen… Liburu hau bizitza eta mundu osoa borroka-zelai izan duen emakume baten biografia da, izan ere, Mirenek berak dioskunez: “Nire uste apalean, abertzale euskaldunok frogatu dugu, gure herria maitatzeaz gain, beste herriak ere maite ditugula, gutako batzuk euren biziak lur haietan uzteraino. Bere herria maite ez duenak maita ditzake besteak?”.


Liburuaren inguruko informazioa zabaltzea eskertuko genizueke, eta edozein zehaztapen, informazio gehigarri edo dena delakorik nahi baduzue hemen kontaktu telefonoa: 615 72 36 06 (Leire Ibarguren)

Mila esker.

--
Idoia Arraiza Zabalegi
 EMAGIN ELKARTEA

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal