lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 24/11/2016

Herria kalera!!!

Jon Kepa Preciado, euskal preso politikoa -
Lerro hauen bitartez, jendea animatu nahi dut Azaroaren 26an, Bilbon ospatuko den amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzen.

HERRIA KALERA!!!

Lerro hauen bitartez, jendea animatu nahi dut AZAROAREN 26an, Bilbon ospatuko den AMNISTIAREN aldeko manifestazioan parte hartzen.

Hitzordu paregabea, herri honen grina eta nahia erakusteko, inork ez dezala ahaztu, gure militantzia politikoagatik preso erori ginela, eta zapalkuntza nazional eta sozialaren aurkako borrokan, parte izan ginela, eta garela.

Horregatik AMNISTIAREN aldarrikapena beharrezkoa da, borroka iraultzaile baten osagai moduan, benetako irtenbide oso baten ezinbesteko moduan ulertuta, erresistentzia edo irtenbide garaietan, ezinbestekoa den aldarrikapena.

Beraz Kordobako espetxetik, nire babes osoa AZAROAREN 26an BILBON ospatuko den manifestazioari,egun horretan bisitarik ez egitea izango da nire ekarpena, eta Amnistiaren alde eta errepresioaren kontrako mugimenduaren inguruan lan egiten duen guztioi,nire sostengu eta eskerrak. 

AMNISTIA OSOA!!!

JON KEPA PRECIADO IZARRA (Kordobako Espetxetik)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal