lahaine.org
Euskal Herria :: 23/05/2016

Identitatea, klasea eta estrategia iraultzailea

Unai Ioldi

 Kultura politiko bat eratzeak arrisku asko ditu; hegemonia lortzearen bidean balio dezake, baina askotan identitate bat sortzen du eta identitate hori helburu bihurtzen da; Alderdi zein erakundeak ez dira iada tresna, helburu baizik.


Horren arrisku haindiena (hare gehiago dialektika materialista lantzen ez denean) kontraesanak ez sailkatzean datza, eta honek ez gainditzera eramaten gaitu. Kontraesana gauza objetibo bat da, gizakia baino zaharragoa dena, hauek gaindituz egin dugu aurrera. Baina horretarako kontraesanen zergatia jakin behar da, eta gainditu. Ez du balio identitaren defentsan kontraesanen garapenari aurka egitea, nolabaiteko adiskidetasun idealista batera iritsi nahiean.

Gramscik erakusten digu Alderdi politikoak klase sozial jakin batzuen adierazpen politikoak direla, izan burgesiaren frakzio atzerakoi zein aurrerakoiarena, langile aristokrazia erradikalizatuarena etabar. Mao zein Leninek Alderdiaren* baitan dauden ildoen borrokak garatzen, ideologia proletarioa garaile atera dadin. Eta Txabi Etxebarrietak Nazio Askapeneko Mugimenduari zer gertatu ahal zaion mugimendu interklasista horretan dagoen burgesia-txikia garaile aterako balitz. Ez da nere asmoa Nazio Askapeneko Mugimenduaren muga teoriko-praktikoak ateratzea, ez eta honen balantze bat egitea; hizkuntza sasi iraultzaile bidez burgesia-txiki burokratikoaren alde egin duten idazkiak kritikatzea baizik.

Identitaea aipatu dut lehen, identitateak itsutu gaitzake eta idazki zein ildoak berealakora ulertzera behartu, osotasunean ikusi gabe beti ere identitatearen defentsan; edozerk balio du identitatea defenditzeko, ezer ere ez esateko mila buelta eman dituen idazki batek ere bai. Paradoxez (kontraesanez) beterik dago bizitza; identitatea hautsi egin behar dela diote ideologia burgesaren korronte ezberdinez elikatzen diren eta euskal postmodernismoaren abanguardian dauden intelektualek, identitarean defentsan lehen lerroan jartzen diren horiexek hain zuzen. Kontraesanak ez dira gustatzen eta gustatzen ez zaizkigun gauzen arteko fusio bat, eta honen gaindiketa dialektikoa ez da kontraesan horri alde “txarra” kentzea “hobeak” irabaz dezan; hori marxismoa baino, Proudhonismoa da, mugimendu dialektikoa baino, moralismo hutsa.

Identitatearen logikan murgiltzen denak gainontzekoei identitatean zein esentzialismoan erortzea kritikatzen die, eta abstrakzio erraldoi bat egin ez dezadan zehaztuko dut: “Disidentziari” (nere ustetan “disidentzia” horrek ENAM-en sorreraren zergatiaren funtsa babesten du, hau da; Herri Langilearen adierazpen politikoa izan zen Nazio Askapeneko Mugimendua berriro ere ala izatea; mekanizismoan erortzen saiatu gabe) identitatea defendatzea leporatzen zaio, ustez ez du kritika politikorik egiten; uste dut (matizazio batzuekin) baina Askatasunaren Bidean txostenak karga politiko handia duela, eta nere ustetan ENAM-en tesi zaharrak mekanikoki orain ez txertatzeko klabea ere: ENAM-en baitako klase borrokaren garapena, eta honekin batera mendi erdiko ibilbidearen analisi materialista gauzatzeko bidea.

Formakuntza iraultzaileak etapa desberdinak dituela esango nuke, horietako bat infantilismo politikoa da, 1920ean nolabaiteko mugarri bat sortzen da alor honetan; Lukács bezalako iraultzaile handiak autokritika egitera behartuta sentitzen dira, hau guztia liburu batengatik: “La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo”. Zoritxarrez erabat desitsuratu den liburu mamitsu bezain aberasgarria. Sozialismo zientifikoan murgiltzen den orok daki zeri buruz dabilen Lenin, sektore oportunistak aldiz Lenin bere osotasunean ulertu ez eta liburu horren apologistak bihurtzen dira, bere erakundean gelditzen diren sektore “iraultzaileak” mantendu nahiean; ondoren Estatu “dezente” baten alde eginez zein soldatapeko esklabutza abolitu beharrean “soldata duin bat” eskatuz. Onartu behar dut: burgesia-txikia oso ona da horretan, gauza asko esan ezerezean gelditzeko.

Berealakoak aipatu ditut lehen, “disidentziari” Espainiar burgesiaren frakzio azterakoien egunkariek “propaganda” egitea leporatzen diete (digute), paradoxikoa etsaiaren logikaren baitan murgiltzea hori afirmatzeko; hare paradoxikoagoa zapalduon kondiziotik kanpo jarri dituzten bidean eroritako militante iraultzaileei etsaiaren biktimen zakuan sartu eta ondoren errelatoa inposatzen digutela esatea. Uste dut, egunkarien sasi-argumentuak baino, min handiagoa egiten diola bigarrenak Herri Langileari. Berriro ere paradoxa, Estatuaren jokabidea hain ondo analizatzen dutenek aldebakartasunez hasitako bideak blokea hau edukiko zuela aurreikusi ez izana.

Egoera konkretuaren analisi zehatzaren arabera lantzen dira taktika/estrategiak, lehendik abstraktuak diren planteamenduak praxi politikoaren bidez doaz konkretatzen. Honen arabera doa aliantzen alorra, ez dute ezertarako balio aliantzek beti lorpen kortoplazistetara mugatzen bagara, perspektiba urrunago bat eduki gabe; eta garrantzitsuena, horizonte burgesetik kanpo ikusi gabe. Hau oso ondo sintetizatu zuen Lukacsek: "Cada pensamiento que apunte en el plano de la práctica más allá del horizonte de la sociedad burguesa es, para el revisionismo un utopismo*." Eztabaida, ildo politikoen borroka honetan nere elkartasun osoa Fresnesen gose greban, duinki borrokan dabiltzan preso politikoei. Nere ustez, presoen borrokan laguntzeko kanpotik egin dezakegun gauza hoberena estrategia iraultzailea martxan jartzea denez, hemen nere erkarpena.


Amaitzeko, eskerrak atzo Askatasunaren Bidean aurkeztu zuten emakume-gizonei; iragan hura bizi izan ez dugunok harrotasun handiz ikusten dugu borrokarako duzuten grina zein guri ateak ez ixteko egin duzuten ekarpena. Ez damuturik, ez makurturik! ==================================================

*Alderdia: Irakurketa interesatuak hemendik ere ateratzen direnez: Komuniston Alderdia ez da Alderdi burges bat, langile klasea bertan eratu eta konszieteki bere “misio historikoa” bururaino eramango duena baizik, langile klasearen forma gorena hain zuzen. Luzatu nahi ez dudanez, “clase-en-si ti” clase-para-sí”ra “pasatzea”.
*Lukács: “Lenin: La coherencia de su pensamiento”.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal