lahaine.org
Euskal Herria :: 03/04/2017

Igor Gonzalez Sola preso politikoaren familiak zipaioen jarrera salatu du

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa martxoaren 25ean ekarri zuten Zeanurira gaixorik daukan amari etxean egin ziezaion bisita. Badajozetik Zaballako espetxera arteko trasladoa hainbat egun luzatu den arren eta hau Guardia Zibilaren eskuetan egin duen arren, Igorren familiak Ertzaintzak izandako jarrera da salatu nahi izan duena.


Batetik, familiak salatu egin du hainbeste egunetako trasladoa igaro eta gero, PNVren poliziak ordubetez baino ez ziola amarekin egoteko aukera eman eta, gainera, 10 minutuko tartea kenduta, ordu osoa eman zuela eskuburdinak jarrita. Bisitak iraun zuen ordu osoan zipaioak Igorren gainean egon ziren, ama eta semearen arteko elkarrizketaren intimitatea urratuz.


Bestetik, zipaioek Igorri babesa ematen zegoen jendearekiko izan zuen jarrera oldarkorra ere salatu egin du familiak. Poliziak uneoro mehatxari agertu ziren eta trikitixa eta panderoa jotzen ari ziren Igorren ilobei bultza egin zieten ingurutik alde egin zezaten eta musika jotzeari utz ziezaioten.


Gertakari hauen aurrean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak beste behin ere azpimarratu nahi du Ertzaintza izena daraman indar errepresiboa, herriaren zaintzan jardutea baino, herri langilearen aurkako etengabeko biolentzian jarduteko indar armatua dela. Bere partaide gehienak Euskal Herrian jaiotakoak diren arren, Euskal Herria zapaltzen duten bi estatuetako batentzat egiten du lan, Guardia Zibila, Espainiako Polizia eta Armadaren papera zintzoki betetzen duelarik. Txakur berberari iduneko ezberdina jarri zioten herriaren konfiantza irabaz zezan. Hainbat hamarkadaren ostean erakunde hau izendatzeko Euskal Herrian gehien erabiltzen den izena zipaioena da, merezimendu osoz irabazitakoa.


Euskal Herria, 2017ko martxoaren 31.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal