lahaine.org
Euskal Herria :: 25/11/2016

Ikasleen aurkako erasorik ez!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 


Azken asteotan ikusi izan dugunez, UPV eta beste hainbat eragile politiko eta sindikal ikasleriaren aurkako kriminalizazioan murgildu dira.
Gaurko egunerako normaltasuna eskatzen zuten, baina azkenean kriminalizazio horren emaitzak argi eta garbi ikusi ditugu. 
Gaur Leioako kanpusa txakurrez beterik esnatu da. Hori dela eta, ikasleek kolore guztietako indar errepresiboen erasoak pairatu behar izan dituzte: kontrolak, mehatxuak, kargak eta atxiloketak, besteak beste. 


Beste behin ere, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua ikasleen ondoan kokatzen da, ikasleek daukatelako hitza eta erabakia. Gaur ere argi geratu baita arazoa ez dela errektore hau edo bestea; unibertsitate eredu zein dominazio sistema hau baizik. 

UPVren erantzun bakarra errepresioa den bitartean, Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko ikasleek beraien eskuetan dauzkaten baliabide guztiak erabiltzea defendatuko dugu.

Aurretik aipatutako guztiagatik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi dio ikasle mugimenduari eta poliziaren bortizkeria salatu nahi du, atxilotuen berehalako askatasuna galdeginez. Ikasleon aurkako erasorik ez!

Euskal Herrian, 2016ko azaroaren 24an.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal