lahaine.org
Euskal Herria :: 22/04/2016

Indar okupatzaileak, alde hemendik! Adierazpen askatasuna!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Gaurkoan ere, Espainiako okupazio indarrak euskal herritarrak atxilotzen ari dira. Polizia Nazional espainolak pertsona bat atxilotu du Bilbon eta beste bi Iruñean, guztiak “terrorismoa goratzea” leporatuta.

Eguneroko kontu bihurtu dira adierazpen askatasunaren kontrako erasoak polizia ezberdinen eta arduradun politikoen partetik. Herria isilik eta otzan nahi dute, borrokarako grina amatatu nahi dute errepresioaren bitartez eta horretarako berdin jotzen dute adierazpen kultural, kirolekoa, politikoa zein beste edozein alor sozialekoaren kontra.

Indarkeriaren bitartez errealitatea desitxuratu nahi dute Euskal Herria ustiatzen jarraitzeko herriaren ahoa ixtearekin batera.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik, atxilotuei gure elkartasuna helarazi nahi diegu eta beste behin ere okupazio indarrei esan nahi diegu Euskal Herrian soberan ditugula, sufrimendua eta inposaketa besterik ez digutelako ekarri. Indar okupatzaileak, alde hemendik!

Euskal Herrian, 2016ko apirilaren 20a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal