lahaine.org
Euskal Herria :: 26/04/2015

M2: Auzolanez Errekaleor argitzen jarraituko Dugu #PiztuErrekaleor

Errekaleor Bizirik!

Kaixo gazte!

Beste behin ere gure jardueraren berri ematera gatoz errekaleortarrok! Azken asteetan asko izan dira gure auzoari buruz agertu diren berrriak, gehienbat argi mozketaren inguruan. Jasan genuen eraso horren aurrean proiektuarekin aurrera egiteko irmotasuna argi eta garbi adierazi dugu, baina bide luze honetan gazte oro gure proiektuarekin bat egitea da asmoa.

Zentzu honetan, gure auzo askeari bultzada eder bat emateko, auzolan erraldoia antolatzen ari gara datorren maiatzaren 2rako. Egun horren helburu nagusia Errekaleor auzoa ezagutzeko eta bertan parte hartzeko deialdia zabaltzea da, saretzearekin jarraitu eta partehartzean sakondu.

Auzolan egun honetarako lau lan ardatz finkatu ditugu: Errekaleorreko Gaztetxea izango den espazioari bizitza ematea, auzoko entsaio lokala prestatzen jarraitzea (bertan MusikGerrilako lagunak ari da lan ta lan), baratzaren landatzearekin jarraitzea eta auzoari kolorea ematea mural ezberdinak eginez.

Lana eta ondo pasatzea uztartu nahian, herri bazkariaren ostean, “altxorraren bila” jolasa antolatuko dugu, auzoak izkutatzen dituen istorio ezberdinetaz baliatuz. Gau parterako Bidelapurrak taldeak kontzertua eskeiniko du eta ostean DJ Puck-ek doinu dantzagarriak eskeiniko dizkigu.

Hementxe lo egiteko aukera ere eskeiniko dugu, eta horretarako akanpalekua egongo da, zentro sozialeko instalakuntzetaz baliatuta (komunak, sukaldea…). Animatu kanpin denda ekartzera eta eguzkiaz zein ilargiaz gozatzera!

Gure auzoa zein bertan burutzen ari garen alternatiba sozioekonomikoa ezagutarazteko aukera ederra delakoan, animatu okupazioan eta autogestioan oinarrituta dagoen proiektu honetan parte hartzen!

Edozein zalantza zein proposamenik edukiz gero, idatziguzue info@errekaleorbizirik.org helbidera.

#PiztuErrekaleor

ERREKALEOR, JO TA EMAN GOGOR!!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal