lahaine.org
Euskal Herria :: 26/01/2016

Olga Comes preso politikoaren lagun batek auto istripua izan du leongo kartzelara bidean

Etxerat
Beste kotxe batek jo du atzetik eta errepidetik atera du; ospitalera eraman dute eta ondorioz bisita galdu du.

Dispertsio politikak aurten eragindako lehen istripua jazo da gaur goizaldera. Olga Comes euskal preso politikoaren lagun batek istripua izan du Mansillako (Leon) kartzelara bisitatzera zihoala, 05:20ak aldera “ziztu bizian” zihoan beste kotxe batek atzetik jo duenean.

Istripua Nafarroa eta Errioxa arteko mugan gertatu da, eta biktimak azaldu duenez, “sekulako behelainoa” zegoen ordu horietan, beste kotxearen abiadura eta egin dituen maniobrengatik Comesen lagunaren kotxea errepidetik ateratzea eragin dutenak. Senidearen kotxea ezker atzekaldean jo du beste kotxeak. Aurrekaldea ezkerrera begira geratu da eta atzeko partea eskuinera: inertziarengatik alde bateko mediana zein bestea kolpatu ditu.

Polizia eta suhiltzaileei deitu ondoren, Lizarrako ospitalera izan da ebakuatua biktima. Erradiografia eta hainbat froga egin ondoren kontusio eta zauri ezberdinak dituela ikusi da. Kotxea Logroñora eraman du garabiak, baina 09:00etako bisita egiteko aukera galdu du, ordu erdi lehenago izatea derrigorrezkoa baita.

Urte berritik 24 egunera dispertsio politikak eragindako lehen istripua da hau, era batera zein bestera salbuespeneko politika hau sostengatzen duten pertsona orok eragindakoa. Aspaldi salatzen daramagun bezala, igande goizalde batean, atseden egun bat eten eta aste osoko nekearekin bolante aurrean jartzera derrigortzen gaituen egoera bat, horrek dakartzan arriskuekin.

Dispertsioaren errusiar erruleta martxan jarraitzen duela salatu eta gogorazi nahi du Etxeratek, nahiz eta ezikusiarena egiten saiatu. Istripu berri honek euskal preso politikoen senide eta lagunok, gizarteko zati handi batek, pairatzen dugun egoera agerian uzten du: euren familia bizitza egiteko eskubidea baldintza bat baino gehiagori kateatua dituzten pertsonak, presoak gehiago bakartzeko helburuan. Dispertsioak eragindako istripuak dira, gure senideak eta ondorioz, gure eskubideak, dispertsatuak direlako. Laburbilduz, giza eskubideen aurkako eraso oso larri bat, berarekin batera askoz gehiago sorrarazten dituena: larrienak, 16 hildako, gaurkoa izan zitekeena bezala. Batzuk besteak baino ikusgarriagoak dira, baina egoera denak gizarte honetako zati handi baten bizitzei eragiten eta baldintzatzen ari dira. Ez dugu politika hau aplikatzen duten estatuen – eta horretan laguntzen dieten erakundeen -mendeku gosea ez eta arduragabetasuna konpartitzen. Ez dugu gure eskubideak baldintzatuak izan daitezen sekula onartuko, eta hauen defentsaren alde lanean jarraituko dugu. Aski da!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal