lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fG7g

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

13/06/2017 :: Euskal Herria

Postalen atzean bagara, Herria bizirik!

x Ernai


 
Uda ate joka dator. Tenperatura gero eta gorago, soinean gero eta arropa gutxiago. Neguko grisa udako koloreek estali dute. Kolore ederrekin batera, kaleak jendez betetzen hasi dira pixkanaka-pixkanaka. Turista artaldeak aurrera eta atzera, argazkiak atera eta atera. San Ferminetan mozkortu, Donostian izozkia jan, Gasteizko berdeguneetan paseatu, Baionan euskal pastela jan eta Bilboko Guggenheim ikusi ostean pintxo jana, nola ez. Welcome to the Basque Country.

 

 Ederki saltzen dute Euskal Herria, zentzurik zabalenean ordea. Polita eta ederra da gure Euskal Herria, horretan ez dago dudarik. Hala ere, saltzen duten postaletako herria ez dugu gustoko.

Zergatik galdetuko du baten batek. Gazteok postaletako Herri xarmangarri horren atzean gaudelako. Arropa dendetan, aisialdiko monitoretzan, taberna zein izozki-dendetan, zaintza lanetan, enpresetako “praktikaldietan”… Finean, kanpotik datozen turistak pozik egon daitezen kateatzen gaituzten lan prekarioetan.

 Ez da urtaro kontua, noski. Hau kapitalismoa da. Uda garaia da herri ereduen arteko talka areagotzen den unea, ordea. Luxuzko eskaintza turistentzat, miseria eta esplotazioa gazteontzat. Bistan da burgesia erregionalisten eskaintzak gazte langileontzat dakartzan ondorio lazgarriak. Aldi baterako kontratazio prekarioak, kontraturik gabe, soldata miserableak Bizitzaren erdigunean lana jartzen digute, bizitza bera prekarizatzeraino.

 

 Milaka etxe hutsik egonda ere, prezioak gero eta altuagoak izaten jarraitzen dute. Gutxi batzuen bigarren etxebizitza eta negoziorako ondasun dira. Eredu honek, agerikoa den bezala, udan ez ezik urte guztian ondorio kaltegarriak eragiten ditu. Lan prekarioak izanda, ezinezkoa bihurtzen da putre espekulatiboen atzaparretan etxebizitza bat eskuratzea. Eskubide bat omen dena, espekulatzeko erabiltzen dute.

 

 Herri batzuk turistentzako jolas-parke bilakatzen dituzte eta beste batzuk guztiz hustu.

Euskal Herriak barne aldaera demografiko izugarriak bizi ditu. Eskualde batzuk erabat husten dira beste batzuetako biztanleria hirukoizten den bitartean.

Aldaera hauek, herrian garatzen den harreman ereduan eragiten du, komunitatearen deseraikuntza bultzatuz eta kapitalaren logika espekulatibo indibidualistaren alde eginez.

 Euskal Herriak dimentsio handiko gentrifikazio prozesu gradual bat bizi du. Ez da gaurko kontua, ezta honen kontura elite ekonomikoek egindako demasa dirutza eta bereganatutako ondasun kopurua ere.

 

 Ondorio hauek eredu bat muinean duten bezala, eredu horren bultzatzaileek izen, abizen eta alderdiko txartela daukate. Gaurko miseria eta esplotazioa PNV, PSE, PP eta laguntxoek diseinaturiko herri ereduaren ondorio da, baita beraien gaurko apustua ere. Gure zapalkuntzak erantzuleak ditu eta hori agerian utzi behar da.

Erantzule politiko eta ekonomikorik behinenak eredu hau bultzatu eta sustengatzen duten instituzio eta enpresak dira, ezein turistaren gainetik.

 Burgesia erregionalistek Euskal Herriari egiten dioten eskaintzak katastrofera garamatza. Ez du herri gisa bizirauteko nazio bermerik eskaintzen eta klase bezala gurekiko kontrajarriak diren interesak defendatzen ditu. Horregatik oraina eta etorkizuna gure eskuetatik igarotzeko eredu zapaltzaile horri aurre egingo dion alternatiba independentziatik, sozialismotik eta feminismotik pasatzen da.

 

 Bare-bare dagoen herria nahi dute. Guk ordea, borrokan bizirik eta ilusioz, beste Herri bat eraikitzen dabiltzan gazteak gara. Gure Herrian bizi nahi dugu, gure Herria bizi nahi dugu. Postaletako herriaren aurrean, eraiki eta borrokatu dezagun bizirik dagoen herria.

 

 Postalen atzean bagara, Herria bizirik!


compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fG7g

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal