lahaine.org
Euskal Herria, Anti Patriarcado :: 21/03/2015

"Erasotu bat, erasotzaile bat, eta istorioa errepikatzen da.

Mendillorriko Talde Feminista
Aurreko ostiralean, martxoaren 13an, eraso sexista bat egon zen Mendillorrin. Horregatik asteazkenean, martxoaren 18an kontzentrazio bat burutu genuen egoera hau salatzeko.

"Erasotu bat, erasotzaile bat, eta istorioa errepikatzen da. 
Aurreko ostiralean plaza honetan emakume bat sexualki erasotua izan zen.  Arratsaldeko 20:30ak aldera, etxera zihoala gizon baten erasoa sufritu zuen. Honen aurrean elkartasunez beteriko besarkada bero bat bidali nahi diogu emakume honi!
Honen aurrean  haserrea eta amorrua besterik ezin dugu sentitu, kriston amorrua.


Eraso hau, beste guztiak bezala, ez da modu isolatuan ematen eta izebergaren punta besterik ez da. Gure bizitzako esparru guztietan zapaltzen gaituen sistema hetereopatriarkala dago atzetik eta honen kontra borrokatu behar dugu suntsitu arte!
Eta garrantzitsuena, guztion ardura da hauei aurre egitea eta kalean zein ohean bizitzen ditugun harreman ereduak eraldatzea! Gure eskuetan dago beste gizarte eredu bat sortzea.  Zapalkuntza eta pribilegioekin hautsi!!


Konplizitateak, isiltasunak eta pasibotasunak jadanik ez dute balio!! Emakumeon duintasuna erasotzen duen edozein jarrera salatu behar dugu, aitzakiarik eta salbuespenik gabe!

Eta erasotzaileei ere argi eta ozen esan behar diegu: ez ditugu zuen jarrerak onartuko, gure auzoan ez duzue lekurik!!! Mendillorriko, Iruñerriako eta Euskal Herriko matxirulo guztiek entzun gaitzatela: prestatzen ari gara, elkarrekin, indartsuago egiten ari gara, inposatu diguten emakume eredua apurtzen ari gara! Ez gara sumisak, ezta biktimak ere, geure burua defendatzeko gai gara, ez dugu beldurrik, eta erantzuteko prest gaude!!!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!! EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!!!"

Mendillorriko Talde Feminista

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal