lahaine.org
Euskal Herria :: 16/04/2016

Saharako preso politikoa eraila

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Brahim Saika Saharako preso politikoaren erailketaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna helarazi nahi dio Saharako herri borrokalariari.

Brahim Saika apirilaren 1ean atxilotu zuen Marokoko poliziak langile protesta batean parte hartzeagatik. Komisarian torturak pairatu zituen eta sufritzen ari zen tratua salatzeko gose grebari ekin zion. Atzo ospitalean hil zen, ohera esposaturik zegoelarik.

Gure mugimendutik, Marokok Saharako herriarekin duen jokaera kriminala salatzeaz gain, estatu espainolak herri horren egoera latzaren gainean duen erantzukizuna ekarri nahi du gogora, izan ere 18 urteko kolonizazioa mantendu eta gero, Sahara Marokoren esku utzi baitzuen bere burua defendatzeko inolako bitarteko eta aukerarik gabe.

Brahim Saikaren erailketa herri zapaldu guztien aurkako eraso bezala ulertzen du gure mugimenduak. Euskal Herritik besarkada iraultzailea errepresioa inperialista sufritzen duten herri guztiei.

Euskal Herrian, 2016ko apirilaren16a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal