lahaine.org
Euskal Herria :: 21/01/2015

Santi Arrospideren atxiloketaren aurrean

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendua
Estatu espainolak Euskal Herriarekiko duen estrategia bakarra gerrarena dela erakutsi du beste behin ere.

Santi Arrospideren atxiloketaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak zera adierazi nahi du:

Euskal Herriaren alde borrokatzea leporatuta edozein militante politiko atxilotzea arbuiatzen dugu eta, noski, Santi Arrospideren atxiloketa ere bai. Are gehiago kontutan izanda pertsona hau orain dela 46 egun atera zela kartzelatik bahituta igaro eta gero.

SANTI ASKATU! Estatu espainolak Euskal Herriarekiko duen estrategia bakarra gerrarena dela erakutsi du beste behin ere. Ez da arrazoi kontu bat, indar kontu bat baizik. Zapaltzaileak zapaldua egoera horretan mantentzeko indarkeriari eutsiko dio behin eta berriz. Berdin dio zapalduak bakean bizi nahi duela esaten badu, izan ere zapaltzailearen nahia Euskal Herriko baliabideak eta langileak esplotatzen jarraitzea baita. Horretarako, Herria kontzientziatzeko baliagarriak diren elementu guztien aurka joko du Espainiako estatuak: hizkuntza, langileria, sindikatuak, mugimendu sozialak eta batez ere ezarritako diktaduraren aurrean matxinatzen den edonor eta edozeren aurka.


Aste bateko epean pairatzen dugun errepresioaren hiru adibide argigarri ikusi ditugu: presoei elkartasuna adierazten dutenen aurkako sarekada lehenengoa, Iosu Uribetxeberriaren heriotza espetxe politika kriminalaren eraginez bigarrena eta Santi Arrospide preso politiko ohiaren atxiloketa hirugarrena. Preso eta errepresaliatu politikoekin zerikusia duen ororen aurkako erasoaldi bortitzean buru belarri dabiltza gure etsaiak.


Honen aurrean, gure mugimenduak deialdia egin nahi dio Euskal Langileriari AMNISTIAren aldeko borrokan murgil dadin, antolakuntza eta borrokaren bitartez Herri osoa helburu honen alde jartzea posiblea dela irmoki uste baitugu. AMNISTIAren gauzatzea izango da herri hau benetako bakea (Herriarena eta ez zapaltzailearena) eta ASKATASUNA lortzea bermatuko duen bakarra. Antolakuntza eta borroka dira bide bakarra!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal