lahaine.org
Euskal Herria :: 05/04/2016

Topaketa Internazionalista

Ernai Galdakao

Kapitalismo patriarkarrak suntsitzen eta dominatzen gaitu. Burgesiaren eta klase esplotatzaileen akumulazioa bermatzeko, gudak, herri osoen mugimenduen errepresioa, zapalketa sistema orokortua, bizitzaren merkantilizazioa, naturaren ustiapen amaigabea, edota mundu ikuskera indibidualistak abiatzen dute. Inperialismoak bere atzaparrak sartzen dituen bakoitzean, herri erantzun mugimenduak eratzen dira. Eta eratuko dira. Erresistentzia mugimendu horiek dira, hain zuzen, mundu berri baten aukera irekitzen dutenak.


Galdakaoko Ernaik antolatu eta koordinatzen ari den Topaketa Internazionalista koiuntura honetan kokatzen du. Bidelagun, Bartzelonako Sant Andreu auzoko ARRAN gazte antolakunde iraultzailea izaten ari gara eta mahai inguruak, jolasak, bazkariak, ekitaldiak etab. luze bat antolatu ditugu Galdakaon apirilaren 8tik 10era bitarte.


Gora herrion arteko borroka!!!

Hamaika herri borroka bakarra!!!

ARRAN Sant Andreu

Galdakaoko ERNAI

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal