lahaine.org
Euskal Herria :: 20/01/2016

Xabier Agirre askatu!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

XABIER AGIRRE ASKATU!


Atzo Xabier Agirre espetxeratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak bere baldintzapeko askatasuna berrikusteko bistara aurkeztu eta gero. Duela gutxi, sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:
Gure lehenengo hitzak Xabierrentzat eta bere familiarentzat dira ezinbestean. Gure elkartasun osoa eta besarkada bero bat helarazi nahi diegu.
Bestetik, Xabierren askatasuna galde egiten dugu eta auzitegi faxista honek Euskal Herrian zein beste herri okupatuetan duen esku hartze oro salatzen dugu. Ezaguna da Auzitegi Nazionala Euskal Herriaren aurka bereziki sortutako organo politiko-judiziala dela eta ezaguna ere justizia zabaltzea ezik, guztiz kontrakoa egin duela. Auzitegi Nazionala Estatu espainolak basakeri handienei bide emateko instrumentu nagusia izan da, gerra zikinetik manifestazioen debekura, torturetatik antolakunde politiko eta komunikabideen legez kanporatzeetara. Ez diogu ematen Auzitegi Nazionalari ezta Estatu espainolari ere euskal herritarron jarduera politikoa eta bizitza baldintzatzeko inolako zilegitasunik, eta Euskal Herria bakean utzi arte borrokan tinko jarraituko dugu.



Bukatu aurretik, berriro ere gogorarazi egin nahi dugu hau bezalako atxiloketa politikoekin behin betikoz bukatzeko bide bakarra amnistia dela. Ez da nahikoa tarteka auzitegi honekin kartzela saihesteko akordioak lortzea, eta are gutxiago akordio horiek epaitegi honen jarduerari zilegitasuna emateko balio baldin badute. Gatazkaren sustraietan dauden herri honen subiranotasun nazional eta sozialaren onarpenarekin batera etorriko da hainbeste borrokatutako eta hain garesti ordaindutako bakea. Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte!


2016ko urtarrilaren 20a.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal