lahaine.org
Euskal Herria, Nafarroa :: 11/06/2016

Xabier Arina burlatarraren kasuaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Animo Xabier! Amnistiaren bidean, desobedientzia eta borroka!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik gogora ekarri nahi dugu Xabier Arina burlatarrak ekainaren 8an Santiago Pedraz Auzitegi Nazional espainoleko epailearen aurrean aurkezteko agindua zuela eta, agindu honen aurrean, desobeditzea egitea erabaki egin zuela. Deialdi horri muzin egiten dion hirugarren aldia da eta, horren ondorioz, edozein momentutan atxilotua izan daiteke.

Ezin dugu ahaztu ere Xabierri eta beste hiru pertsonari egindako akusazio honek urtero Burlatako herriko jaietan preso politikoen alde egiten den brindisean duela jatorria. Espainiar estatuak, era guztietako gehiegikeriak sufritzen dituzten presoekiko edozein elkartasun zein babes keinu delitu bihurtu du.

Gure mugimendutik, elkartasunaz gain, Xabierri babes politikoa eta juridikoa emango diogula adierazi nahi dugu. Hasieratik esan dugu desobedientzia ezinbesteko elementua iruditzen zaigula bidegabekeriei aurre egiteko orduan. Desobedientziaren bitartez erakutsiko dugu “legalitatea” eta “legitimitatea” ez direla gauza berbera.
Desobedientziaren bitartez erakutsiko dugu estatu kapitalisten “Justizia” aparatuek zerikusi eskasa dutela herriaren justiziarekin.

Animo Xabier! Amnistiaren bidean, desobedientzia eta borroka!

2016ko ekainaren 10ean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal