lahaine.org
Euskal Herria :: 25/04/2014

Zer da makusi.tv?

Eguzki Bideoak
Bideoak sarean sartu eta ikusteko plataforma da, kolektiboentzat, produkzio-etxe independenteentzat eta sortzaileentzat egina.

Bideoak sarean sartu eta ikusteko plataforma da, kolektiboentzat, produkzio-etxe independenteentzat eta
sortzaileentzat egina.

Zer da?
Makusi.tv plataforma ikus-entzunezko ekoizpenen edukiontzi handia izango da, mota guztientzako edukiak bilduko
dituena. Ekosistema digital hori, beraz, produkzioaren arloan antzeko beharrak dituzten eragile guztientzako topagunea izango da.

Egindako lana dugu abiaburu, eta mundua ulertzeko bide horretatik jarraitu nahi dugu: gure asmoa da erabiltzaile
guztiak konektatzea, eta horretarako sinergiak sortzea eta trukea erraztea.

Makusi.tv-n autokudeaketaren, sormenaren eta ahalduntzearen alde egiten dugu, informazioaren monopolioa
saihestuta. Edukitzailearen (web-plataforma irekia) eta edukiaren (bideo librea) arteko koherentzian sinesten dugu.

Horrexegatik, tresna autonomoa sortu dugu, gure lanak iradokitzen dituzten printzipioetatik abiatuta: mugimendu
sozialekin egindako elkarlana, batetik, eta egile independenteak bestetik. Ezagutza irekiaren aldekoak gara, software librea eta copyleft lizentziak erabiltzen ditugu, eta egilearen lana errespetatzen dugu, produktua zentsuratzeko kanpotik ezartzen diren baldintzei men egin gabe.

Web-plataforma copyleft kodearekin eta softwarearekin baizik ez da garatuko; zerbitzaria Linux izango da eta bideoa prozesatzeko liburutegia ere kode irekikoa izango da, GPL lizentziarekin egina.

Edukien kudeatzailea (CMS) erabiliko dugu plataforma gisa, php lengoaian oinarritua, eta mysql datu-basea, biak
lizentzia irekikoak; horrek fidagarritasun tekniko handia dauka, izan ere gaur egun webgune profesionalak egiteko gehien erabiltzen den aukera da. Nodo50 zerbitzariek ere software librearekin funtzionatzen dute.

Ezaugarriak
Honako ezaugarri hauek dituen ekimena abiarazi nahi dugu:
- Autonomia: alderdien, enpresa pribatuen edo administrazio publikoen laguntzarik gabe.
- Publizitaterik ez: iragarkirik, banerrik eta programa gaiztorik edo laster-leihorik gabe.
- Zentsurarik ez: ez da edukirik kenduko politikariek, enpresek edo poliziak egindako presioagatik.
- Pribatutasuna: ez da igotako daturik edo informaziorik salerosiko.
- Kode irekia: jaberik gabeko programak programaziorako eta diseinurako.
- Lizentzia libreak: sartutako edukien babesa Creative Commons-ekin.
- Komunitatea sortzea: ikus-entzunezko eduki kritikoentzako ekosistema.
- Ikuspegia: errealitateari eta gaurkotasunari lotua.
Hona, bere funtzionamendua laburbiltzen duten atalak:
a. Kolektibo edo banakako erabiltzaile bakoitzak espazio bat izango du bere lanak igo, eta beste ikusle batzuekin
partekatzeko, eta horretarako, edukiak sustatzeko tresnak izango ditu eskura.
b. Makusi.tv-n eraikitako sarea erabiliz, plataforman parte hartzea eta tresna bera hobetzea sustatuko da.
c. Zerbitzari espezializatuetan eta bideoa kudeatzeko teknikoki egokituak daudenetan dagoen espazioa erabiliko da.
d. Behar ezberdinetara doitutako kuota ordainduko da, eta kasu guztietan,
zerbitzuaren barnean sartu dira: ordaintzeko erraztasuna, zerbitzu teknikoa
(aholkularitza eta jarraipena) eta online kudeaketa (fakturak eta helbideratzeak).

Zertarako eta zeinentzat
Webgune honek aukera emango die sortzaileei beren sorkuntzak igo, eta nahi badute, beren produktua monetizatzeko, hori behera kargatzeko aukerarekin. Jakina denez, bideoak sare sozialetan sustatzeko tresna guztiak sartuko dira, bai eta kode bat ere, bideoak hirugarrenen web orrietan erakusteko.

Gure xedea da Makusi komunikatzeko eta ezagutzak trukatzeko espazioa izatea, dokumental sozialen ekoizpenaren
ingurukoa. Hori horrela, eztabaida-leku bat izango du, bai eta bideoen baliabideak eskuratzeko beste espazio bat ere,

non ekoizleek eta erabiltzaileek honakoak topatuko dituzten: azpitituluak, tituluen iturburu-fitxategiak, irudi- eta soinu-efektuak, gortinak, bideo laburren klipak eta argazkiak.

Orria eleaniztuna izango da. Hasiera batean, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz egongo da, eta gerora, baita ingelesez, frantsesez eta portugesez ere.

Finantzaketa kolektiboaren helburuak
Bideoak gora kargatzeko atariak multinazionalenak dira. Horiek doako zerbitzuak edo tarifa merkeak eskaintzen dituzte, hona zergatik:

1.-Haien bideragarritasun ekonomikoa beste multinazional batzuek pantailan publizitatea jartzeagatik ordaintzen dieten horretan oinarritzen dute.

2.-Beren izaera nazioz haraindikoa eta ez-materiala denez (haien produktuak material digitala eta ukiezina baitira), paradisu fiskalek eskainitako abantailak hartzen dituzte. Gainera, murrizketa fiskalak dituzten merkataritza-gune nagusiei lotuak daude. htp://es.wikipedia.org/wiki/Para%C3%ADso_fscal

3.-Sarean zabiltzanean zure ordenagailuak sortzen duen informazioa gorde, prozesatu eta saltzen dute.
htp://mashable.com/2012/03/01/google-privacy-data-policy/#_

Dokumental sozialaren arloko tresna bat eskura izateko beharra, horratx atari hau sortzeko arrazoia. Tresna horrek aukera eman behar du elikatzen duten erabiltzaileen komunitatean sortzen diren beharretara egokitzeko, izan ere, erabiltzaile horiek makusi.tv-k eskaintzen dituen zerbitzuen bilakaeraren prozesuan parte har lezakete.

Era berean, tresna horrek Eguzki Bideoak-en egindako lanak erakusteko ere balioko du, izan ere, orain arte, bideoak partekatzeko atari bat beharrezkoa zen bideoak ezagutarazteko.

Bestalde, Nodo50 Interneteko zerbitzuen hornitzaileak aurrerapausoa eman nahi izan du bere zerbitzuen eskaintzan multimedia edukiak indarrean sartu diren garai honetan.

Aldez aurreko esperientzia eta taldea Eguzki Bideoak dokumental-banatzailea izen bereko kolektiboak sortu zuen duela zortzi urte. Bere lana independentea da, eta jarduteko modua, berriz, biltzar bidezkoa. Errealitate ezberdinak agerian jartzeko ikus-entzunezko antagoniko eta kritikoen eskaerari erantzuna emateko sortu zen, eta konpromiso irmoa du hizkuntza gutxituak erabiltzeko eta kultura edonoren eskura jartzeko (lizentzia libreak erabiliz).

Nodo50 Interneteko zerbitzuen hornitzailea da, irabazi-asmorik gabea eta mugimendu sozialei zuzendua. Proiektua
1994an sortu zen, Nazioarteko Diru Funtsaren aurkako mobilizazioekin, mugimendu sozialei komunikazio tresnak
emateko. Gaur egun, web-orrialdeak, posta elektronikoa eta sareko beste hainbat zerbitzu ematen dizkie milaka
kolektibori.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal