lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/03/2017

Torturaren aurkako aldarriak hartu ditu Bilboko kaleak

Topatu.eus
Euskal Herrian 5.657 lagun torturatu dituztela salatu eta berriro gerta ez dadila eskatzeko.

3.000 lagunetik gora elkartu dira torturaren aurkako manifestazioan, Euskal Herrian 5.657 lagun torturatu dituztela salatu eta berriro gerta ez dadila eskatzeko.

Milaka lagun elkartu dira Bilbon torturaren aurka egindako manifestazioan, tartean, ehunka gazte. Euskal Herrian izandako 5.657 tortura kasuak salatzera atera dira kalera, eta berriro gerta ez dadin bermeak egon daitezela eskatzera.

Espainiako Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak egindako torturak daude horien artean. Ernai gazte antolakundeko gazteak manifestazioan izan dira, eta Mikel Urdangarin bozeramaileak salatu duenez, gertaturiko tortura kasu horiek guztiak ez dira bakanak: "Agintari politikoen oniritziz sistematikoki egindako basakeria dira". Erreparazioa, aitortza eta berriro gertatzeko bermeak izan daitezen torturarik gabeko herri libre bat eskatu dute. 

http://topatu.eus/edukia/torturaren-aurkako-aldarriak-hartu-ditu-bilboko-kaleak

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal