lahaine.org
Euskal Herria :: 28/10/2013

Trebiñuko mugarriaren inaugurazioaren argazkiak eta kronika

1512-2012 Nafarroa Bizirik

INAUGURAZIOAREN KRONIKA:




Eguraldia lagun izan genuen pasa den larunbatean, urriaren 26an, alegia, Trebiñuko lurraldeetan.
Inauguratu dugun 32.en mugarria da Trebiñuko gazteluan jarri dugun hau. Azkenak Amaiurren, Bastidan, Gaztelugatxen edota Kasedan jarri genituen.

Ekitaldian, Trebiñuko alkatea eta Konderriko alkatearen partehartzeaz gain, Zaitegiko alkatearen presentzia izan genuen. Beste aldetik, Gasteizko txistulariak eta Nafarroako Albokarien Elkarteko kideak ere.
Historiak baldintzatutako herri bat baldin badago Euskal Herrian, hori, Trebiñu da. Inoiz errenditu ez zen Trebiñu, baina bake-hitzarmenak zirela eta, Gaztela Erresumaren parte izatera pasatu zen.
Hona hemen, mugarrian irakur daiteken testua:
Trebiñuko Erret Gaztelua

Trebiñu, Arabako hegoaldeko antzinako bidean kokatzen da, ekialdetik mendebaldera zihoan bidean, alegia. Bidegurutzean, iparralderantz jotzen zuen bide bat zegoean Gasteizera joaten zena. Defentsarako gotorleku inportante bat zen, Nafarroako Erresumaren hegoekialdeko muga, Gaztelar Erresumaren erasoen aurrean, babesten zuena.

Kokapen estrategiko hau dela eta, Iruñeko errege-erreginek berehala kokatu zuten bertan defentsarako gaztelu bat, 688 metroetako tontor batean. Bertatik, bidea zaintzeaz gain, Ayuda eta Arrieta ibaien bateratzea zelatatzen zen ere. Gotorleku honen babespean, Antso VI. Jakintsuak, 1161. urtean Trebiñu izeneko hiribildua sortu zuen, defentsarako harresia izan omen zuena.

1199-1200 biurtean, Gaztelar Erresumak Araba inbaditu eta konkistatu zuen. Gasteizek amore eman behar izan zuen 9 hilabetetako erresistentzia eta gero. Baina zenbait gaztelu garrantzitsuek, Trebiñukoak horien artean, erasoari aurre egitea lortu zuten. Hala ere, gatazka honi irtenbide bat eman ahal izateko Nafarroak tregoa bat sinatu behar izan zuen. Honen ondorioz, herria eta gaztelua, gaztelarren eskuetara pasatu ziren.

1366.urtean, gaztelar administraziopean, Enrique II.ak Trebiñu bere noble bati eman zion, Pedro Manriqueri, alegia. Bere ondorengoek, 1453an Trebiñuko Konderria sortu zuten. Gertaera hau aitzakitzat hartuko dute beranduago, Trebiñu Arabako administraziotik ateratzeko. Ordutik, Trebiñuk Araba berriro izateko duen gogoa eta nahia hamaika aldietan adierazi du.

Inaugurazioaren ostean, udalaren eskutik, hamaiketakoan elkartu ziren partehartzaileak. Ondoren, Trebiñun bertan Herri Bazkariaz gozatu ahal izan zuten.

1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimenaren izenean, mila esker eta zorionak Trebiñuko biztanleriari. Gazteluen oroimenarekin batera gure Herriaren oroimen historikoa berreskuratzen ari gara eta.
Trebiñu Bizirik !
Nafarroa Bizirik !

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal