Principal ImprimirImprimir | Volver al artículo
19/12/2019 :: Anti Patriarcado

El Movimiento feminista de Euskal Herria se adhiere a la huelga general convocada del 30 de enero

x Euskal Herriko Mugimendu Feminista
Queremos poner la vida en el centro frente a la violencia, la desigualdad, la precariedad, los modelos de sexualidad hegemónicos, la división sexual del trabajo...


Euskal Herriko Mugimendu feministak abenduaren 14an egindako asanbladan urtarrilaren
30erako deituta dagoen greba orokorrarekin bat egitea erabaki zuen.
Greba Orokorra Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du, pentsiodunen
mugimenduaren eskakizunari erantzunez, haien aldarrietatik harago joateko asmoa
adierazita.
Euskal Herriko mugimendu feministak bizitzak erdigunean jarri nahi ditu, indarkeriari,
berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren
araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren hierarkiari,
arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko; aldarrikapen
hauek guztiak mugimendu feministaren borroken parte izan dira, eta horregatik, greba
orokorrera atxikitzea beharrezkoa dela uste dugu.
Greba feministaren planteamenduak bizitzako eremu guztietara zabaltzen dira, lanaren
kontzeptu klasikoa eraldatzeko asmoz. Gure iraultza heteropatriarkatu kapitalista eta
kolonialistak sortzen dituen bazterretatik eraikitzen da
Azken greba feministetako irakaspenetan oinarrituz, hauek dira gure aldarrikapenak:
BIZITZA PREKARIORIK EZ!
Kapitalaren erreprodukzioa bizitza (gizatiarra eta ez gizatiarra) baliabide ekonomiko
bihurtzen du. Hori dela eta, baliabide mugatuak dituen planeta honetan bizitzaren
jasangarritasun kolektiboa bermatzea eta elkarmenpekotasuna onartzea eskatzen dugu.
INDARKERIA MATXISTARIK ETA HETEROARAURIK GABEKO BIZITZA ANITZAK!
Sistema heteropatriarkala gure gizartea osatzen duten erakunde guztietan islatzen da.
Emakumeok, bollerok eta transok sistemak inposatzen digun izateko eta sentitzeko moduen
aurrean matxinatu egiten gara; biktima eta otzan nahi gaituzte.
ARRAZAKERIARIK ETA GERRARIK GABEKO BIZITZAK! KOLONIALISMOAREN
AURREAN GURE GORPUTZA, LURRALDEA ETA LURRA DEFENDA DITZAGUN!
Gure lurraldeak zeharkatzen dituzten ofentsiba arrazista eta faxistaren aurrean, ordena
koloniala indartzen duten itunak ezabatzea exijitzen dugu, gure gorputzak eta lurraldeak
espoliatzen eta suntsitzen dituztenak, bai iparraldean zein hegoalde globalean. Bizitzako
esparru guztietan herriei subiranotasuna itzultzea exijitzen dugu, haien biziraupenerako eta
burujabetzarako.
Mugimendu feministaren kideok greba feministaren aldarrikapenak bere gain hartzeko
eskatzen diegu gutun sozialaren parte diren sindikatu eta eragileei. Horrez gain, herri eta
hirietan sortuko diren greba batzordeei horiek lantzeko ardura mahaigaineratu nahi diegu.
Zaintzak kolektibizatzeko beharretik abiatzen gara; zaintzen kudeaketaren ariketa
kolektiboa egitea proposatzen dugu, prozesuan, edukietan eta egunean bertan mugimendu
feministako kide diren emakumeengan eror ez dadin.
Greba batzordeetan parte hartzeaz gain, joan den martxoaren zortzian euren indarra eta
ahalmen mobilizatzaile eta eraldatzailea erakutsi zuten Euskal Herriko herri eta hirietan
dauden sareetatik lanean jarraitzea ezinbestekoa deritzogu.
Mugimendu feministak egindako asanbladan honakoak adostu genituen:
- Urtarrilaren 18an Euskal Herriko herri eta hirietan greba deialdiarekin bat egiteko ekintzak
egitea.
- Greba feministaren aldarrikapenak ikusaraztea.
- Greba-batzordeetan parte hartzea.
- Urtarrilaren 30ean besoko morea erabiltzea.
- Emakumeok doan egiten ditugun lanak ikusaraztea, amantalak leiho eta balkoietara
ateraz.
- Eremu sinbolikoak sortzea greban egon ezin diren emakume guztiengatik (etxeko
langileak, presoak, zaintza lanak egiten egongo diren emakumeak, eraildakoak…).
Badakigu denbora gutxi dugula grebaren antolaketa prozesuari arreta jarri eta hau
zaintzeko, baina mahai gainean ditugun borrokak elikatzeko, gure presentzia beharrezkoa
dela uste dugu.
Berriro ere mugimendu feministaren indarra erakutsi nahi dugu, azken bi urte hauetako
martxoaren 8ko grebetan egin genuen bezala, edo aurreko urteetan, 2015ean, abortuaren
aldeko mobilizazioekin, eta 2016an, Feministok prest ekimenean, indarkeria matxisten
aurka.
Greba orokorra feminista izango da!
Bilbon, 2019ko abenduaren 18an
Euskal Herriko Mugimendu Feminista

____________________________

M8KO EUSKAL HERRIKO GREBA FEMINISTAREN ALDARRIKAPENAK
Greba orokorrean, mugimendu feministak bizitzak
erdigunean jarri nahi ditu, indarkeriari, berdintasun
e z a r i , pr eka r i e t a t e a r i , s exua l i t a t e e r edu
hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari,
kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren
hierarkiari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta
zapalkuntza guztiei aurre egiteko.
BIZITZA PREKARIORIK EZ!
• Enplegu duina emakumeontzat*! Prekarietateari ez! Inposatutako jardunaldi partzialik ez,
soldata arrakalarekin bukatzeko neurri eraginkorrak, behin-behinekotasunarekin bukatzea,
pribatizaziorik ez eta azpikontraten errebertsioa!
• Lan araututik kanpo emakumeek* egiten dituzten enpleguak lan eskubideez eta negoziazio
kolektiborako tresnez hornitu!
• Bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren lanen aitortza politiko eta soziala! Lan horiek gabe
jendartea pikutara doalako. Gure lanek eta bizitzek balio osoa dutelako.
• Etxeko enplegua balioa, aberastasuna eta ongizate soziala sortzen duen jarduera ekonomiko gisa
aitortzea. Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako gobernuaren eskutik, Lanbide, Nafar Lan Sare,
Osalan, ISNL zein Enplegu sailetik jasotzen dugun diskriminazioarekin amaitzea. Botere
publikoek sektore horretako kontratazioan esku hartzea: kontratazio agentziak kontrolatzeko,
lan baldintza duinak ezartzeko (lan inspekzioen eta neurri eraginkorren bitartez) eta lan osasuna
bermatzeko.
• Barne etxeko langilearen figura desagertzea. Lan baldintza onartezinak eta salbuespenezkoak
direlako.
• Kalitatezko bizitza bat bizitzeko beharrezkoak diren lan jardunaldi egokiak; benetako kontziliazio
neurriak eta erantzunkidetasun sozial erreala, bizitza pertsonala eta lan bizitza uztartu ahal
izateko.
• Oinarrizko behar materialak bermatzeko baliabideak! Etxegabetzeak gelditu, etxebizitza
eskubidea orain! Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta-RGI (EAE) eta Bermatutako Errenta
(Nafarroa) eskubidea bermatu, eta diru laguntza hauek gutxieneko soldatarekin parekatu!
• Pentsio duinak emakumeontzat*! 1080€ gutxienez. Ez dugu ontzat ematen Pentsioen Sistema
Publikoa deuseztatzea eta laguntza sistema batean bihurtzea.
• Zaintzarako eta menpekotasunari arreta emateko berezko sistema publikoa: zerbitzu sozial,
publiko, doako eta unibertsalak! Pribatizaziorik ez! Denok gara interdependienteak, zaintza ezin
da familien ardura edo negozio bat bilakatu.
• Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Berezko Esparruaren aitortza. Demokratizazioan
sakontzeko, gure bizitzak baldintzatzen duten erabakiak ahalik eta gertuen hartu nahi
ditugulako.
• Emakume* baserritarren estatutua garatu, baliabidez hornitu eta betearazi. Emakume*
baserritarren funtzio sozialaren errekonozimendua bultzatzeko, nekazaritzara zuzendutako
laguntzak errentaren gehigarria izateko (ez hektarearen araberakoa), lurrak emakume*
nekazariontzat eskuragarri jartzeko, bertan epe luzerako proiektuak garatu ahal izateko.
INDARKERIA MATXISTARIK ETA HETEROARAURIK GABEKO
BIZITZA ANITZAK!
• Injustizia patriarkalari ez! Emakumeak* berbiktimizatzen dituen prozedura judizialekin amaitu.
Emakumeon* beharrak, askatasuna eta erritmoak prozesu judizialen erdigunera eraman! Gure
sinesgarritasuna, testigantzen balioa eta jasotakoaren aitortzan oinarritzea.
• Genero indarkeriaren legea zabaldu, bikote harremanaz gaindi gertatzen diren indarkeria
matxista eta LGTBIQ+ fobiaren askotariko adierazpenak barnean hartzeko.
• Indarkeria matxista egoerei aurre egiteko baliabide publiko integral eta eraginkorrak;
emakumeon* behar material, psikologiko eta juridikoak bermatzeko: etxebizitza, diru- sarrerak,
genero ikuspegia duten abokatu edo psikologoak...
• Prebentziorako eta emakumeon* ahalduntzerako baliabideak eskaini! Eta hezkidetza proiektuak
eta autodefentsa feminista ikasgeletan landu.
• Aniztasun funtzionala dugun emakumeon* errealitate espezifikoa bistaratu eta horri erantzuteko
baliabideak eman! Indarkeria matxista egoeretan dugun zaurgarritasun egoera berezia aintzat
hartuta, prebentzio eta babes neurri egokiak hartzea eta gure ahalduntze prozesuak erraztea.
Osasun sisteman, arreta ginekologikoen gailuen irisgarritasuna bermatzea, eta Familia
Plangintzan zein erreprodukzioa laguntzeko zerbitzuetan sartu ahal izatea.
• Emakumeon* ugalketa eskubideak eta abortu libre eta doakoa bermatzea! Gure gorputza, gure
erabakia!
• Ezkontzaren pribilegio sozioekonomikoekin eta politika familistekin amaitzea! Familia
nuklearrean oinarritzen ez diren antolaketak aintzat hartzea, esaterako, zerga sistema edo
baimenak ezartzean.
• Trans despatologizazioa! Osasun zerbitzu publikoek trataera espezifikoa eskaintzea, eta trans
pertsonen protagonismoa eta autonomia erdigunean ipiniko dituzten prozesuak ahalbidetzea.
ARRAZAKERIARI K ETA GERRARI K GABEKO BIZITZAK!
KOLONIALISMOAREN AURREAN GURE GORPUTZA, LURRALDEA ETA
LURRA DEFENDA DITZAGUN!
• Atzerritartasun legea atzera bota! Baita jatorriaren arabera lehen mailako eta bigarren mailako
herritarrak sortzen dituen beste edozein politika arrazistarekin amaitu ere. Inor ez da ilegala.
• Arrazakeriaren ondorioei aurre egiteko politikak garatu eremu guztietan: horretarako,
erroldatzea erraztu, osasun eta hezkuntza sistemarako sarbidea bultzatu, etxebizitza eskubidea
eta prestazio sozialak bermatu, enplegu eta formazioan lagundu, ikasketa tituluak parekatu...
• Europar Batasuneko migrazio politika genozidei ez! Mugak ireki eta CIE guztiak itxi!
• Merkataritza askeko nazioarteko itunik ez! Gure lurraldea kolonizatzen duten eta korporazio
handien botere mugagabearen menpe jartzen gaituzten TTIP edo CETA bezalako hitzarmenik ez!
Herriok burujabe!
• Hegoalde globaleko herriak, lurrak eta pertsonak sarraskitzen dituzten transnazionalik ez! Gure
herrialdeetan zentro finantzariak dituzten korporazio handiak dira (meategi enpresak, zentral
hidroelektrikoak, arropa markak...); euren jarduna legez mugatzea, eta euren produktuak ez
kontsumitzea, denon ardura da.
• Euskal Herrian, askotariko gatazkak zeharkatzen gaituzte, tartean, “euskal gatazka” delakoak.
Hori konpontzeko bidean, presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen dugu, baita emakume*
presoek bizi duten isolamendu hirukoitzarekin amaitzea ere. Bide horretan, bakegintzan
emakumeon* parte-hartzea eta ikuspegi feminista txertatzeko borondate politikoa eta tresna
zehatzak exijitzen ditugu.
• Lurra suntsitzen duten proiektu txikitzailerik ez! Erraustegia, fracking edota AHT bezalako
proiektuak gelditu!
• Gerrari planto! Euskal Herriko armagintza enpresak nahiz gerra-helburuekin egiten diren
ekoizpenak gelditu. Gerra inperialistak babesten dituzten negozio eta politikarik ez!
• Askotariko kolonizazio kultural prozesuen aurrean, Euskara erdigunera! Euskararen
ofizialtasuna eta normalizazioa bilatzen duten politikak bultzatu; doako euskara ikastaroak
antolatu hala bertakoentzat nola jatorri atzerritarreko herritarrontzat.
Feministok martxan denok aske izan arte!

_________________________

En Asamblea del sábado 14 de diciembre, el Movimiento feminista de Euskal Herria decidió
adherirse a la huelga general convocada para el 30 de enero.
La huelga general ha sido convocada por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria a
petición del movimiento pensionistas, quien ha visto la necesidad de rebasar el ámbito de
las pensiones llegar más allá en sus reivindicaciones.
El movimiento feminista de Euskal Herria quiere poner la vida en el centro frente a la
violencia, la desigualdad, la precariedad, los modelos de sexualidad hegemónicos, la
división sexual del trabajo, el modelo de consumo, la familia patriarcal, la jerarquía de los
saberes, el racismo, el canon de belleza y todas las opresiones; todas estas
reivindicaciones han sido parte de las luchas del movimiento feminista y por eso creemos
necesario adherirnos a esta huelga general.
Los planteamientos de la huelga feminista se extienden a todos los terrenos de la vida con
la intención de transformar el concepto clásico de trabajo. Nuestra revolución se construye
desde los márgenes creados por el heteropatriarcado capitalista y colonialista.
Apoyándonos en los aprendizajes de las última huelgas feministas, estas son nuestras
reivindicaciones:
¡NO A LAS VIDAS PRECARIAS!
La reproducción de capital convierte la vida (humana y no humana) en recurso económico,
y por eso pedimos garantizar la sostenibilidad colectiva de la vida y aceptar la
interdependencia en un planeta con recursos limitados.
¡VIDAS DIVERSAS LIBRES DE VIOLENCIA MACHISTA Y HETERONORMATIVIDAD!
El sistema heteropatriarcal se refleja en toda las instituciones que conforman nuestra
sociedad. Las mujeres, bolleras y trans nos rebelamos ante las imposiciones del sistema
sobre nuestra manera de ser y sentir; que nos quieren víctimas y sumisas.
¡VIDAS SIN RACISMO Y GUERRA! ¡DEFENDAMOS NUESTRO CUERPO Y NUESTRO
TERRITORIO ANTE EL COLONIALISMO!
Ante la ofensiva racista y fascista que recorren nuestros territorios, exigimos la
eliminación de pactos que refuerzan el orden colonial, y que expolian y aniquilan los
cuerpos y territorios tanto en el norte como en el sur global. Exigimos devolver la
soberanía a los pueblos en todos los ámbitos de la vida para su propia supervivencia y
emancipación.
Como movimiento feminista pedimos a los sindicatos y organizaciones que forman parte
de la carta social que asuman las reivindicaciones de la huelga feminista y que los comités
de huelga que se formen en pueblos y ciudades se responsabilicen de trabajarlas.
Partimos de la necesidad de colectivizar los cuidados; proponemos en hacer un ejercicio
colectivo de la gestión de los cuidados, en el proceso, en los contenidos y en el día mismo,
para que no recaiga en las mujeres que forman parte del movimiento feminista.
Además de participar en los comités de huelga, vemos necesario seguir trabajando desde
las redes que existen en pueblos y ciudades de Euskal Herria y que mostraron su fuerza y
capacidad movilizadora y transformadora el pasado 8 de marzo.
Desde el movimiento feminista acordamos:
- Un día de LLAMADA A LA HUELGA que será el 18 de enero, en los diferentes pueblos y
ciudades de Euskal Herria.
- Hacer visible las reivindicaciones de la huelga feminista
- Formar parte de los comisiones de huelga.
- Usar un brazalete morado el día 30 de enero.
- Para visibilizar el trabajo gratuito que realizan las mujeres, sacaremos delantales a las
ventanas y balcones.
- Crear espacios simbólicos por todas las mujeres que no pueden estar en la huelga
(trabajadoras de hogar, presas, mujeres que están cuidando, las mujeres asesinadas….).
Sabemos que tenemos poco tiempo para cuidar el proceso de organización de la huelga
pero creemos que es necesario nuestra presencia para seguir aportando a las luchas.
Queremos demostrar una vez más la fuerza del movimiento feminista, tal como lo hicimos
en las huelgas de estos dos últimos años el 8 de marzo o en años anteriores en el 2015
con las movilizaciones a favor del aborto y en el 2016 en Feministok prest contra las
violencias machistas.
La huelga general será feminista!
Bilbao, 18 de diciembre de 2019
Movimiento Feminista de Euskal Herria.

___________________________

Reivindicaciones de la Huelga Feminista de Euskal Herria - M8
En la huelga general, el movimiento feminista quiere poner
la vida en el centro frente a la violencia, la desigualdad, la
precariedad, los modelos de sexualidad hegemónicos, la división
sexual del trabajo, el modelo de consumo, la familia
patriarcal, la jerarquía de los saberes, el racismo, el canon
de belleza y todas las opresiones.
¡NO A LAS VIDAS PRECARIAS!
• ¡Reconocimiento de los trabajos imprescindibles para la sostenibilidad de la vida! Sin estos trabajos
la sociedad es insostenible. Nuestras vidas y nuestros trabajos importan.
• ¡Empleo digno para las mujeres*! ¡No a la precariedad! No a la imposición de jornadas parciales,
medidas efectivas para acabar con la brecha salarial, acabar con la temporalidad, ¡reversión de
las privatizaciones y de la subcontratación! Porque nuestras vidas y nuestros trabajos tienen valor.
• Dotar de derechos laborales y herramientas para la negociación colectiva a las mujeres* que están
empleadas en ámbitos no formales!
• Reconocimiento del empleo doméstico como actividad económica que crea valor, riqueza y bienestar
social. Terminar con la discriminación que el Gobierno Vasco y el Navarro mantienen a través
de Lanbide, NafarLanSare, Osalan, ISNL o del departamento de empleo. Intervención de los poderes
públicos en la contratación de este sector mediante el control de las agencias de contratación,
la inspección de trabajo y la puesta en marcha de medidas efectivas que garanticen que se den
condiciones laborales dignas y se asegure la salud laboral de las trabajadoras.
• Desaparición de la figura de empleada del hogar interna. Porque son unas condiciones laborales
inaceptables y excepcionales.
• Jornadas laborales adecuadas que aseguren la calidad de vida; medidas efectivas de conciliación
que permitan compatibilizar la vida personal y la laboral, así como una corresponsabilidad social
real.
• ¡Recursos que garanticen la satisfacción de necesidades básicas materiales! ¡Detener los desahucios,
derecho a la vivienda ya! Garantizar ingresos a través de la RGI (CAV) y el derecho a la Renta
Garantizada (Navarra); y equiparar estas ayudas al salario mínimo.
• ¡Pensiones dignas para las mujeres*! Al menos 1080€. No vamos a aceptar la destrucción del Sistema
Público de pensiones y su conversión en un sistema de ayudas.
• Un sistema público propio de cuidado y atención a la dependencia: ¡servicios sociales públicos,
gratuitos y universales! ¡No a la privatización! Todas somos interdependientes y los cuidados no
pueden ser una responsabilidad familiar o un negocio.
• Reconocimiento del Marco Propio de Relaciones Laborales y Protección Social. Para profundizar
en la democratización queremos tomar las decisiones que condicionen nuestras vidas lo más cerca
posible.
• Desarrollar el estatuto de las mujeres* agricultoras, abastecerlo de recursos y ejecutarlo, para
promover el reconocimiento social de las mujeres* agriculturas, que las ayudas dirigidas a la
agricultura sean suplementos a la renta (y no sean según hectáreas) y poner a disposición de las
mujeres* agricultoras las tierras para que puedan desarrollar en ellas proyectos de larga duración.
¡VIDAS DIVERSAS LIBRES DE VIOLENCIA MACHISTA Y HETERONORMATIVIDAD!
• ¡No a la injusticia patriarcal! Acabar con los procedimientos judiciales que revictimizan a las mujeres*.
¡Poner en el centro de los procesos judiciales las necesidades, libertades y ritmos de las
mujeres*! Basar nuestra credibilidad en el valor de nuestros testimonios y en el reconocimiento
de lo sucedido.
• Ampliar la Ley de Violencia de Género para incluir las violencias machistas que se dan más allá de
las relaciones de pareja y las múltiples expresiones de LGBTB-fobia.
• Recursos públicos integrales y efectivos para hacer frente a las situaciones de violencia y garantizar
la satisfacción de necesidades materiales, psicológicas y jurídicas: vivienda, ingresos, abogadas
y psicólogas con perspectiva de género…
• ¡Dirigir recursos a la prevención y al empoderamiento de mujeres*! Y trabajar en las aulas tanto
la autodefensa feminista como la coeducación.
• ¡Visibilizar la realidad específica de las mujeres* con diversidad funcional y recursos para darle
respuesta! Reconocer la vulnerabilidad concreta en la que se encuentran dentro de la violencia
machista, tomar medidas de prevención y protección apropiadas así como facilitar los procesos de
empoderamiento. Garantizar la accesibilidad al equipamiento ginecológico dentro del sistema de
salud y poder acceder a los servicios de Planificación Familiar y reproducción asistida.
• ¡Garantizar los derechos reproductivos y el aborto libre y gratuito! ¡Nuestro cuerpo, nuestra decisión!
• Acabar con el privilegio socioeconómico del matrimonio y la política familista! Reconocer las redes
afectivas fuera del modelo de familia nuclear a la hora de determinar el sistema fiscal o los
permisos por baja
• ¡Despatologización de la identidad trans! Tratamiento específico desde los servicios de salud públicos,
hacer posibles procesos donde el protagonismo de las personas trans y su autonomía sean
centrales.
¡VIDAS SIN RACISMO Y GUERRA! ¡DEFENDAMOS NUESTRO
CUERPO Y NUESTRO TERRITORIO ANTE EL COLONIALISMO!
• ¡Derogar la ley de extranjería! Acabar también con cualquier otra política racista que cree ciudadanas
de primera y segunda basándose en su origen. Nadie es ilegal.
• Desarrollar en todos los ámbitos políticas que hagan frente a las consecuencias producidas por el
racismo: facilitar el empadronamiento, promoviendo el acceso al sistema de salud y educativo,
garantizar el derecho a la vivienda y prestaciones sociales, ofrecer apoyo para empleo y formación…
• ¡No a las políticas genocidas de la Unión Europea! Apertura de las fronteras y cierre de todos los
CIEs.
• ¡No a los tratados de libre comercio! No a los acuerdos tipo TTIP o CETA que promueven la colonización
de nuestro territorio y nos someten al poder ilimitado de las grandes corporaciones. ¡Soberanía
para los pueblos!
• ¡No a las transnacionales que masacran los pueblos, las tierras y las personas del sur global! Son
grandes corporaciones que tienen sus centros financieros en nuestro territorio (empresas de minerías,
hidroeléctricas, marcas de ropa, etc.). Exigimos que se limite su actividad por ley y llamamos
al boicot de sus productos, es responsabilidad de todas.
• En Euskal Herria nos atraviesan múltiples conflictos, entre ellos, el llamado conflicto vasco. Para
su resolución, pedimos que se traiga a Euskal Herria a los y las presas políticas, así como acabar
con la triple dispersión que sufren las mujeres* presas. En esa línea, exigimos la participación de
las mujeres* y una perspectiva feminista en la construcción de la paz.
• ¡No a los proyectos destructores que destrozan la tierra! ¡Que se paren proyectos como la incineradora,
el fracking o el TAV!
• ¡Nos plantamos ante la guerra! Detener las empresas armamentísticas de Euskal Herria o las
producciones dirigidas a fines bélicos. ¡No a los negocios y a las políticas que sustentan las guerras
imperialistas!
• ¡Defender el euskera ante los múltiples procesos de colonización cultural! Promover las políticas
que busquen la oficialidad y normalización del euskera; cursos gratuitos de euskera tanto para
locales como para personas migradas.
Feministok martxan denok aske izan arte!
¡las feministas seguiremos en marcha, hasta que
todas seamos libres!

_______________________

 

https://www.lahaine.org/mm_ss_est_esp.php/el-movimiento-feminista-de-euskal-1