Principal |
Euskal Herria :: 05/03/2020

Gaur desalojatuko dute Hondarribiko Gaztetxea

Gedar.eus

Hondarribiko Gaztetxeak jakinarazi duenez, dagoeneko kalea moztu Ertzaintzak, eta gero eta patruila gehiago ari dira Egiluz jauregi ingurura bertaratzen. Gaur goizean hustuko dute gunea, eta bertan dira gaztetxeko kideak.

 Hondarribiko Gaztetxeko kideek otsaila hasieran azaldu zuten eraikina husteko agindua jaso zutela, agerraldi bidez. Horren aurretik, abenduan jakinarazi zuten abian zela gaztetxearen desalojoaren prozedura judizial berria, Egiluz jauregiaren legezko jabea den Acción Católica taldeak eskatuta.

Gaur, martxoak 5, gaztetxeko kideek esku artean zuten aurreikuspena bete da: goizean goiz, Egiluz jauregi ingurura bertaratu eta kalea moztu du Ertzaintzak. Gero eta patruila gehiago ari dira gaztetxea inguratzen, eta gaztetxeko kideen esanetan, gaur izango da desalojoa. Bertan daude haiek.

https://gedar.eus/aktualitatea/biolentziaestrukturala/gaur-goizerako-aurreikusi-dute-hondarribiko-gaztetxearen-desalojoa

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fR01