Principal |
Euskal Herria :: 22/04/2020

Polizia indarkeria salatu du Gasteizko udaltzainei arrautzak botatzeagatik atxilotua izan zen gaztea

Gedar.eus
Larunbatean, Gasteizko udaltzainek modu bortitzean azpiratu eta atxilotu zuten 19 urteko gazte bat, haien ibilgailuei leihotik arrautzak jaurtitzeagatik

Polizia indarkeria salatu du Gasteizko udaltzainei arrautzak botatzeagatik atxilotua izan zen gazteak

Iragan asteburuan bi pertsona atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak Arabako hiriburuan, "desobedientzia eta erresistentzia larria" leporatuta. 19 urteko gazte bat izan zen atxilotuetako bat: udaltzainen ibilgailu batzuei arrautzak jaurti zizkien leihotik, larunbatean. Adurtza auzoan bizi da.

Beregana jo zuten udaltzainek, eta identifikatzeko eskatu zioten. Gazteak, baina, uko egin zion identifikatzeari, eta modu bortitzean atzeman zuten. Arabako Alea-k jasotako irudietan ikusten denez, gutxienez hiru poliziak azpiratu eta eraman zuten. Argazkian ikus daiteke ubelduraz beteta duela bizkarra.

Egun horretan, gutxienez lau atxiloketa izan ziren EAEn. Bestalde, 456 zigor proposamen aurkeztu zituzten udaltzainen eta ertzainen artean.

https://gedar.eus/aktualitatea/biolentziaestrukturala/polizia-indarkeria-salatu-du-gasteizko-udaltzainei-arrautzak-botatzeagatik-atxilotua-izan-zen-gazteak

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fR8d