Principal |
Nacionales E.Herria :: 08/05/2020

[Euskara] TALKA espazio feminista desalojatzen saiatu dira eta Ertzaintzak hainbat kide identifikatu

Hala Bedi / Alea Gasteiz
Intenan desalojar el espacio feminista Talka de Gasteiz y la Ertzaintza realiza varias identificaciones

TALKA espazio feminista desalojatzen saiatu dira eta Ertzaintzak hainbat kide identifikatu ditu

Hedegile kalean kokatuta dagoen TALKA espazio feminista desalojatzen saiatu dira eta sarrera hormatuz. Espazio okupatutako kideek goizean ohartarazi dute desalojo arriskuaz. Ertzaintzak TALKAko hainbat kide identifikatu eta Mozal Legearekin mehatxatu ditu. 20:00etatik aurrera espaziora bertaratzeko deia egin dute, TALKA defendatzeko.

Hedegile kaleko TALKA espazio feministara sartu eta desalojatzen saiatu dira sarrera hormatuz. Udalak eta Adolfo Dominguezek Covid-19ak sortutako egoera baliatzen ari direla salatu dute okupatutako espaziotik proiektuaren kontra egiteko.

Goizean ohartarazi dute TALKA espazio feministako kideek desalojo arriskuaz, azken egunetako presentzia polizial nabarmena zela eta. Arratsaldeko 17:30etan bertan inor ez zegoela aprobetxatuta, langile batek sarrera estaltzeari ekin dio, lan horien arduraduna izan zitekeen pertsonaa langilea hurbiletik begira zuela. Langileek zerraila apurtu egin dute lanak burutzeko.

Proiektuko kideak bertaratu direnean agindu judizialik bazuen galdegin diote langileari, «gauzatzen ari zen lana ilegala baitzen». TALKAko kideek azaldu duten bezala abendutik daramte espazioari bizia ematen, eta ez dute inolako prozedura judizialen berri jaso jarduna bertan behera uzteko.

Sarrera hormatzeko lanetan zegoen beharginak alde egin duenean espaziora sartu dira berriz TALKAko kideak eta une horretan iritsi da Ertzaintza Hedegile kalera. Polizia, indarrez sartzen saiatu da, proiektuko kideak barruan zeudela eta hauek identifikatu dituzte. Mozal Legea aplikatzearekin mehatxatu dituzte espazioan zeuden kideak»alarma egoeran bizi-tokietatik kanpo egotea egotzita». Usurpazio delitua ere leporatu nahi izan diete, proiektutik argi utzi dute akusazio horren zentzugabekeria: «abendutik daramagu espazioa okupatzen eta beste behin agindu judizialik gabe saiatu dira desalojoa gauzatzen».

TALKAko kideek espaziora berriz sartzea lortu duten arren arratsaldeko 20:00etatik aurrera Hedegile kalera bertaratzeko deia luzatu dute, osasun neurriak errespetatuz eta zarata egiteko tresnekin, proiektua defendatzeko.

Alarma egoera proeiktuaren kontra erabil izana gogor salatu dute TALKAtik eta balioan jarri dute HEdegile kaleko auzokideek erakutsitako elkartasuna.

https://halabedi.eus/es/talka-espazio-feminista-desalojatzen-saiatu-dira-eta-2000etatik-aurrera-bertaratzeko-deia-zabaldu-dute/

____________

Talka espazio feminista desalojo arriskuan

Erredakzioa 2020-05-08 18:33

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta hainbat udal langile bertaratu dira espazio feministara, desalojatzeko asmoarekin; Hedegile kalean okupatutako lokalaren sarrera tapiatzen hasi dira.

Talka espazio feministako kideek goizean ohartarazi dute desalojo arriskuaz, Udaltzaingoaren eta hainbat langileren azken egunetako "mugimenduak" direla eta.

Arratsaldean langile batzuk sarrera estaltzen saiatu dira, baina egun hauetan barruan egon diren Talkako hainbat kide iritsi dira; berriro sartzea lortu dute, eta, antza, desalojoa eten egin dute hasiera batean.

20:00etatik aurrera bertaratzeko eta espazioa "defendatzeko" deia luzatu dute. Horretarako, "osasun neurriak errespetatuz" Hedegile kaletik paseatzea eta "zarata egitea" proposatu dute.

Okupatutako lokala Adolfo Dominguez enpresaren esku dago gaur egun: "Nola amaitu zuen enpresario honen eskuetan? Lokal publiko honen salerosketaren dokumentu eta informaziorik ez dago inon, oparia izatea baliteke? Talkatik ez dira pasako!", adierazi dute sare sozialetan zabaldutako mezuan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fS1e