Principal |
Nacionales E.Herria :: 01/06/2020

[Euskara] Jarki-k Patxi Ruiz-en gose grebaren inguruko prentsa oharra

Jarki
Ohar honen bitartez JARKI antolakunde iraultzaileak honakoa jakinarazi nahi du:

Ohar honen bitartez JARKI antolakunde iraultzaileak honakoa jakinarazi nahi du:

• Patxi Ruizen borrokari dagokionez larrialdi egoerako itxialdia eta antolakundearen funtzionatzeko era dela eta, hau ez da gai izan antolakunde moduan erantzunik emateko.

• JARKI-ko militantziak Patxi Ruizen alde aurrera eraman diren tokian tokiko mobilizazio eta dinamiketan parte hartze aktiboa izan du eta izaten jarraituko du.

• Antolakundeak gogora ekarri nahi ditu Patxi Ruizekiko elkartasunean ziega desberdinetan borrokan diharduten preso politikoak, Euskal Herri Langilearentzat eredu direlako.

• Preso politikoen aferaren konponketa amnistiaren eskutik soilik erdietsi daiteke, Euskal Herri Langilearen zapalketaren erroak gaindituz eta izaera estrategikoa izanbehar du halabeharrez.

• Bukatzeko, JARKI antolakunde iraultzaileak Patxi Ruizi eta bere borrokari babes politikoa adierazten dioten mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dio Euskal Herri Langileari.

Euskal Herrian, maiatzaren 31n.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fS5s