Principal |
Euskal Herria :: 18/07/2020

Eusko Ekintzak bat egiten du Jarki antolakundeak deuitutako manifestazioarekin.

Eusko Ekintza

 Hurrengo uztailaren 18an, Jarki antolakunde sozialista eta independentistak manifestazio baterako deia luzatu die euskal herritarrei Gasteizko kaleetan.

Covit-19 krisiarekin Espainiar zein Frantziar Estatuen aldetik euskal herritarrok mota guztietako askatasun murrizketa jasan dugu, baina aldi berean “produkzioa eta ekonomia” ez geratzeko, gure osasuna arriskuan jarri dute behin eta berriro aurreneko unetatik ere kapitalaren interesak babesteko.

 Covit-19ko krisiak agerian utzi du gaur egungo marko soziopolitikoaren gezur ugari. Krisi sanitarioa eragin duen globalizazio kapitalistak ez dute inolako unean ezbaian jarri.

Egungo marko autonomikoen gestoreek (PNV-PSOE-NB-UPN) langile borrokaren esker lortutako osasun publikoaren pribatizazioekin utzitako hutsune larriak, herritarren osasunarekin zein bizitzarekin ordaindu dira. Zerbitzu publiko guztien etengabeko pribatizazioak, azken finean, langileak eta gainontzeko herritar xumeenek ordaintzen dute beti. Aldi berean Estatu Espainiarrak autonomiaren hainbat atal eten du aldebakartasunetik, egungo marko autonomikoaren mugak garbi agertu-araziz.

 Beste aldetik Europar Elkartea inoiz baino gehiago Kapitalismoaren interesetarako marko hutsa bezala agertu da, bere gordintasun osoz. Ipar eta Hegoaldeko muga itxi dute, gure herria zatituta eduki dute Europa barnean mugak ez daudela loritoak bezala aldarrikatzen dutenek. Estatuak agertu dira berriro ere garden bakoitzak bere kasa krisia kudeatzen, eta jakina, guk euskaldunok, ez dugu Estatu propiorik.

 Hasieratik krisia militarizatu dute. Ustez sanitarioa zen krisi baten aurrean, nabarmena izan da polizia eta militarren presentzia gure kaleetan. Urtetan disidentzia politikoa zapaltzeko eraikitako egitura juridiko guztia (salbuespen egoerak eta mozal legea esate baterako), herritarrak beldurtzeko eta une batzuetan, ez hanka eta ez bururik ez zeukaten gobernuen agindu, kasu askotan elkarren kontrajarriak, betearazteko erabili dute.

 Covit-19 krisiarekin batera datorren, baina edozein moduan jada martxan zegoen krisi ekonomiko larria, beti bezala langileek zein klase herritarrek ordaintzeko botere ekonomikoen deliberamendua betearazteko prestaketa orokor baten traza hartu du krisi sanitarioaren inguruko muntai errepresibo guztiak. Gauzak horrela, edozein mobilizazio herritarraren kontrako entrenamendua izan da krisiaren militarizazioa. Ez bakarrik uniformatuen aldetik, baizik eta klase politikoaren, sindikalaren eta hedabideen jarraipen guztiz akritikoarekin.

 Gauzak horrela, Jarkik uztailaren 18rako Gasteizen deitutako mobilizazioa abiapuntu ona da datorren neurri ekonomikoen zein kontrol sozialaren aurrean Euskal Herrian herritar harresi bat eraikitzen hasteko. Lehendabiziko harria bezala ikusten dugu. Baita datozen erronka larrien aurrean indar ezkertiar eta independentisten arteko elkarlana gauzatzen hasteko urrats bat bezala.

Hau dela eta, Eusko Ekintzak dei egiten die herritarrei hurrengo uztailaren 18an Gasteizko kaleetan mobilizatzeko kapitalaren eta zapaltzen gaituzten estatuen ofentsibaren aurrean ezkertiar eta independentistok berriro kaleak berreskuratzen hasteko.

 Euskal Herria, 2020ko uztailaren 16a.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fT2U