Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/09/2020

Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako estropadetan

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Presoak kalera, amnistia osoa!I

Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako estropadetan

Presoak kalera, amnistia osoa!I

Egun on eta mila esker gaur traba guztien gainetik Donostiara hurbildu zareten lagun guztiei. 

Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi genuke, berriki Martuteneko espetxean erahildako Igor Gonzalez Sola. Tamalez beste behin ere argi ikusi dugu estatuek Igorren moduan independentzia ta sozialismoaren alde borrokan eskuzabaltasun eredugarriz, bere bizitza euskal herriari eskeintzen dieten gudarientzat, estatuak militanteak erahiltzea xede duen plan oso argia duela. Igorren kasuan argi geratu da, hainbestek bolo bolo ibili duen delako urbilketak ez duela deus konpontzen eta errejura eta harresiak berdin berdin hiltzen dutela puerton, badajozen, alicanten edo Martutenen. Guk gudariak baldintzarik gabe, euskal herrian aske eta beren eskubide guztien jabe egon behar dutela ozen aldarrikatzen dugu. IGOR, HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!

Hasierako hitz hauekin badirudi gauzak ez direla gehiegi aldatzen, ilun daudela, baina bada argi izpirik ere. Konfinamendu garai betean, Patxi Ruizek, murciako espetxean bere eskubideen alde, egindako borrokaldiak, lo zegoen euskal herri langilea esnatu zuen, eta sekulako elkartasun oldea sortuz. Eta finean hori da dena eman dutenen eta ematen dabiltzanek, beren buruarekin bere bizia defendatu behar izan ez dezaten, elkartasuna, antolakuntza eta borroka dira bide bakarra!. 

Aste hontan jakin dugu, Iñaki Bilbao " txikitok" puerto 3 ko espetxeko isolamenduan, Euskal herri sozialista, independiente eta euskaldun baten alde abiatutako Gose eta komunikazio greba mugagabea. Txkitok komunikazio grebarekin are gehiago gogortzen du gose grebaren borrokaldia, ez bait du beste kideekin eta ingurukoekin inolako kontakturik izango. Espetxean hainbeste urteren ondoren, lehen egunean bezelako zintzotasun eta eskuzabaltasun eredugarriz, argi erakusten du Euskal herriaren independentzia eta Sozialismoaren aldeko konpromezua, eta orain, euskal herriari dagokio, euskal herriaren askatasnaren aldeko eta bere seme alaba saiatuenen askatasunaren aldeko elkartasuna adieraztea. Amnistiaren aldeko mugimenduak txikitoren borrokaldiarekiko elkartasunez herri ezberdinetan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizue.

Denon ardura delako independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka, denon ardura delako herri honen seme eta alaba saiatuenen askatasunaren aldeko borroka JO TA KE IRABAZI ARTE!!!

Donostian 2020ko irailak 13

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fU0l