Principal Imprimir | Volver al artículo
24/12/2020 :: Euskal Herria

Satorralaia denuncia ante el Servicio de Costas los trabajos que ETS viene realizando para el Metro

x Satorralaia
Denuncia los vertidos de mortero de cemento que van a parar directamente al mar, así como el incumplimiento de las condiciones ambientales establecidas

[Euskara]

Metroaren obrarako ETS Kontxako hondartzan egiten ari den lanak Itsasertzetako Zuzendaritzan salatu ditu Satorralaiak: 

Itsasora zuzen-zuzenean doazen porlan isurketak eragiteaz gain, lan horiekin Kosten eta Itsasoaren Jasangarritasun Zuzendaritza Orokorrak azpiegitura hau egiteko emandako baimenean ezarritako ingurumen-baldintzak urratzen direla salatzen dugu

Kontxako hondartzaren lurpean "mortero iniekzioak" egiteko ETSek agindu dituen lanetan, itsasora zuzen-zuzenean doazen porlan-isurketak eragiten ari direla salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak (ikus bideoa esteka honetan: https://youtu.be/BSk7GaTPQ3k ). Horrez gain, Espainiako Kosten eta Itsasoaren Jasangarritasun Zuzendaritza Orokorrak 2017ko ekainaren 14ko ebazpenean Metroaren obra egiteko ezarritako honako ingurumen-baldintza hauek urratzen ari direlako, lan horiek geldiaraz ditzala eskatu diogu Itsasertzetako Zuzendaritzari:

1) Kontxako hondartzaren itsas-lur eremu publikoaren lurrazalean inongo kalterik eragin gabe burutu behar ziren obrak, ingurune zaurgarri eta babes berezikoa denez. Hau da, hondartzako itsas-lur eremu publikoaren gainean "inolako afekziorik eragingo ez den" ustearekin eman zuen Kosten baimena, eta lan guztiak, beren osotasunean, hondartzaren lurrazaleran inongo ekintzarik egin gabe egingo zirela espreski adierazita. Alabaina, Kontxako hondartzaren lurpean porlan-iniekzioak egiteko abuztuaz geroztik pasealekuko arkupeetan abian jarritako lanak, Kontxako hondartzara zabaltzeko agindu zuen joan den azaroaren 23an ETSek, Aste Santura bitarte luza daitekeen iniekzio-mordo bat hondartzaren lurrazaleratik egiteko.

2) Itsasoko uretara edonolako isurketak egiteko debekua jakintzat ematen zuen Kosten baimenak. Alabaina, zuzen-zuzenean itsasora doazen mortero likido eta gai gehigarrien isurketak eragiten ari dira. Bideoan argi eta garbi ikusten da abenduaren 14ean eragindako isurketa bat.

3) Tunelaren zulaketa-lanak makina errozadorarekin eta "lurpean inongo iniekzio klaserik egin gabe" egingo zirela ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Kosten Zuzendaritzari bidalitako txostenetan (Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 2017ko Maiatzaren 25ean Espainiako "Subdirección General del Dominio Público Marítimo-Terrestre" delakoari igorritako dokumentua). Horrenbestez, lurpeko ur-geruzetan sustantzien infiltrazioaren edo metatzearen ondorioz gerta daitezkeen kalteei buruzko Azterketa Hidrogeologikoa egitea sahiestu zuen ETSek, arlo honetan obrak kalterik eragingo ez duela justifikatzeko eskatu ohi den azterketa egin gabe utzita. Alabaina, Kontxako hondartzaren lurpera egiten ari diren mortero-iniekzioen tamaina ez da nolanahikoa. Iñaki Arriola kontseilariak urriaren 30ean esandakoaren arabera, udaz geroztik ordura arte 7 milioi euro gastatu zituzten boladizoetatik egindako iniekzioetan.

Kosten baimenak ezarritako baldintzen urraketa horiekin batera, irregulartasun nabariak daude Kontxaren lurpe problematiko honetan tunelaren zulaketarekin joan den ekainaren 5ean eragindako ezbehar larriaren zirkunstantzien eta ETSek izan duen ihardueraren inguruan. Honi dagokionean, informatzen dugu:

 a) Kosten Zuzendaritzak Itsas-lur eremu publikotik ateratzea eta lekualdatzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari hondartzako zati honetan aurrikusikako ponpaketa instalazioa (trazaduaren 0+746 Puntu Kilometrikoan kokatu asmo dute hori). Eskaera horri uko eginda, Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak ponpaketa instalazioaren kokapena "teknikoki erabat justifikatuta" dagoela erantzun zion, ziurtatuaz "hondartzaren lurrazaleraren azpian kokatzen bada ere, erabatean arroka sanoan zulatuko den tunelaren altueran kokatuko dela, 38 metroko sakoneran" (Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 2017ko Maiatzaren 25ean igorritako aipaturiko dokumentua).

b) Alabaina, trazaduaren puntu horretantxe gertatu zen gero, 0+740 Puntu Kilometrikoan hain juxtu, 2020ko ekainaren 5ean tunelaren zulaketa-frontearen jausia eta ur-filtrazio handia, Zubieta kaleko 8. eraikinean ezbehar larria eraginda. Gertakari harek Kontxako inguru honetako lurpean barrunbe karstikoak daudela argitara atera zuen, hain zuzen ere ETSek orain porlan-iniekzio mordo batekin "bete" asmo dituenak.

 c) Are gehiago, gaurregun eskura daukagun informazioak egiaztatzen duenez, ETSek jakin bazekien, ezbeharra baino lehenagotik, Kontxako inguru honetako lurpean barrunbe karstikoak zeudela. Izan ere, 2019ko otsailetik uztailera egin zituzten zundaketa geoteknikoen berri ematen duen "Campaña geotécnica complementaria. Metro de Donostialdea" izeneko dokumentuan ohartarazten denez --berriki eskuratu ahal izan dugu hori, orain arte azterketa-lan horien inguruan egindako informazio eskaerei erantzutea uko egin baitzion Jaurlaritzak--, Kontxako hondartzan trazaduaren 0+727 Puntu Kilometrikoan bi "barrunbe karstiko posible" daude, 0+740 puntutik oso hurbil.

 Kanpaina geotekniko haren emaitzek erakusten dutenez (ikus 1. OHARRA), ETSek bazuen beraz, 2019ko urtearen erdialdeaz geroztik gutxienez, Kontxako hondartzaren inguru honetako lurpean dauden barrunbe karstikoen berri. Hala ere, eta ezbeharraren aurreko egunetan tunelera ur eta hondar filtrazio alarmagarriak gertatu baziren ere --obrako langileek bideo bat zabaldu zuten hori salatzeko--, obrako arduradunek zulaketa-lanekin aurrera segitu zuten arrisku egoera nabari haren aurrean inolako prebentzio neurririk hartu gabe, harik eta azkenean katastrofea gertatu zen arte.

 Hori dela eta, ETSren ausarkeria nabarmena eta kudeaketa ezinokerragoa salatzen dugu. Langileen eta herritarren segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, iharduera irregular horren ondorio dira hondartzaren lurpean porlana iniektatzeko lanekin orain sortzen ari diren gainkostuak eta ingurumen-kalte gehigarriak.

 Hori denagatik, Kontxako hondartzako lanak geldiaraz ditzala eskatu dio Satorralaiak Kosten Zuzendaritzari, Donostiako Metroaren egitasmo zentzugabearen ibilbidea kosta ahala kosta Erdialde-Kontxara eramatearren egiten ari den zatarkeria hori onartezina delako. Ez alperrik, Donostiako Metroa bandera beltz batekin saritu zuen Ekologistak Martxan taldeak 2018ko "Banderas Negras" txostenean, proiektu hau iberiar penintsulako kostaldeetan egiten ari diren ingurumen-astakeria handienen artean jaso zuelarik.

 Halaber, Kosten Zuzendaritzari eskatu diogu Kontxako hondartzan lan hauek egiteko baimenik eman badu, bere txostenaren informazioa ere helaraz dezala.

 Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuan sartu dugun salaketa atxikita bidaltzen dizuegu.

 Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

1. OHARRA:

Zehazki, Kontxako hondartzaren inguru honetan 2019ko martxoan egin zuten S1-F2 zenbakiko zundaketaren datu batzuk dakartzagu jarraian:

22'50 metroko sakoneraino: hondar-metaketak

22'50 metrotik behera: arroka substratua

23'40-27'15 m bitartean: kararri, marga-kararri eta marga buztintsu oso frakturatuak .

24'90-25'80 m: BARRUNBE KARSTIKO POSIBLEA.

29'70-30'30 m: BARRUNBE KARTSIKO POSIBLEA.

34'40 - 34'80 m: zati oso frakturatua.

36'60-36'90: oso frakturatua.

Zundaketaren amaiera 40'50 metroan: Zundaketa-lana bertan behera uzten da, egindako zuloan bere estaldura hautsi eta 15 m galdu ondoren.

(Iturria: Eusko Jaurlaritza. https://hodei.ets-rfv.eus/s/jE3M5DpZjwdjsCr > Karpeta: "Geotecnia" > Miraconcha-Easo > SONDEOS > S1-F2 (0+727). 3-4-5 orrialdeak)

[Castellano]
Satorralaia denuncia ante el Servicio de Costas los trabajos que ETS viene realizando para el Metro en la playa de La Concha:

Denuncia los vertidos de mortero de cemento que van a parar directamente al mar, asi como el incumplimiento de las condiciones ambientales establecidas en el permiso concedido por la Dirección General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar para la construcción de esta infraestructura

El movimiento vecinal Satorralaia denuncia que los trabajos de "inyección de lechada de mortero" que ETS viene ejecutando en el subsuelo de la playa de La Concha están produciendo vertidos de cemento que van a parar directamente al mar (ver video en el enlace https://youtu.be/BSk7GaTPQ3k ). Además, hemos solicitado al Servicio de Costas que ordene la paralización de dichos trabajos por el incumplimiento de las siguientes condiciones ambientales establecidas en el permiso de Costas concedido mediante la Resolución del 14 de junio de 2017 de la Dirección General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar:

1) Las obras se desarrollarán sin que haya ninguna afección en la superficie del dominio público marítimo-terrestre (DPMT) de la playa de la Concha, por tratarse de una zona sensible y de especial protección. Es decir, la autorización fue concedida en el supuesto de que "no se espera afección negativa alguna en el DPMT" y señalando como primera condición que la totalidad de la obra se llevará a cabo sin acometidas desde la superficie de la playa. Sin embargo, el pasado 23 de noviembre ETS ordenó ampliar los trabajos de inyección de lechada de mortero que dieron comienzo en agosto desde los soportales del Paseo de La Concha, realizando una serie de inyecciones desde la superficie de la playa que pueden prolongarse hasta Semana Santa.

2) El permiso de Costas daba por sentada la prohibición de cualquier tipo de vertido a las aguas marinas. Sin embargo, se están produciendo vertidos de mortero líquido y aditivos incorporados que van a parar directamente al mar. En el video anteriormente citado se observa claramente el vertido producido el día 14 de diciembre.

 3) Los informes remitidos por la Dirección de Infraestructuras del Transporte del Gobierno Vasco al Servicio de Costas aseguraban que la excavación del túnel se iba a realizar con maquina rozadora y "sin ningún tipo de inyección al terreno" (documento remitido por la Dirección de Infraestructuras del Transporte el 25 de Mayo de 2017 a la Subdirectora General del Dominio Público Marítimo-Terrestre). Ello posibilitó a ETS eludir la aportación de un Estudio Hidrogeológico que justificara la inocuidad de las obras proyectadas en las aguas o capas subterráneas por infiltración o almacenamiento de sustancias. Sin embargo, el volumen de las inyecciones de lechada de mortero que se están efectuando desde el pasado verano en el subsuelo de la playa de la Concha es considerable. El consejero Iñaki Arriola cifró el 30 de octubre en 7 millones de euros el gasto realizado hasta aquella fecha en las inyecciones desarrolladas desde el voladizo.

 Junto con estos incumplimientos, es preciso resaltar que existen irregularidades en relación a la actuación de ETS y a las circunstancias que rodearon el siniestro provocado el 5 de junio de este año por la perforación del túnel en el problemático subsuelo de esta zona de La Concha. A este respecto, informamos que :

a) El Servicio de Costas había solicitado al Gobierno Vasco el traslado del pozo de bombeo proyectado en esta zona bajo la playa (en el Punto Kilométrico 0+746 del trazado) fuera del DPMT. Negándose a ello, la Dirección de Infraestructura del Transporte del Gobierno Vasco respondió que la ubicación del pozo de bombeo estaba "totalmente justificada técnicamente", asegurando "que aunque se sitúa debajo de la superficie de la playa, se sitúa a la altura del túnel excavado totalmente en roca sana, a unos 38 m de profundidad" (documento remitido por la Dirección de Infraestructuras del Transporte el 25 de Mayo de 2017 que se ha citado anteriormente).

 b) Sin embargo, resulta que durante la perforación del túnel se produjo precisamente en este punto del trazado, P.K. 0+740, el grave desprendimiento del frente de excavación y la importante filtración de aguas que provocó el siniestro del 5 de junio de 2020 en el edificio de la calle Zubieta nº8. Este siniestro sacó a la luz pública la existencia de cavidades kársticas, que ETS pretende ahora "rellenar" mediante estas inyecciones de mortero de cemento en el subsuelo de la playa de La Concha.

 c) Es más, a la vista de la información disponible actualmente, se constata que la existencia de cavidades kársticas en el subsuelo de esta zona de La Concha era bien conocida por ETS antes de producirse el siniestro. En efecto, en la documentación de la "Campaña geotécnica complementaria. Metro de Donostialdea" desarrollada entre Febrero y Julio de 2019 --documentación que el Gobierno Vasco ha venido hasta ahora denegando al movimiento vecinal y hemos obtenido recientemente--, se advierte de la existencia de dos "posibles cavidades cársticas" en el P.K. 0+727 del trazado bajo la playa de La Concha, muy próximo al P.K. 0+740.

 Es decir, los resultados de dicha campaña geotécnica (ver NOTA 1). demuestran que ETS tenía conocimiento al menos desde mediados de 2019 de la existencia de cavidades kársticas en el subsuelo de esta zona de La Concha. No obstante lo cual, y a pesar de que en los días previos al siniestro se produjeron alarmantes filtraciones de agua y arena al túnel --denunciadas en un video difundido por los propios trabajadores--, los responsables de la obra prosiguieron la perforación sin adoptar ninguna medida preventiva ante aquella evidente situación de riesgo, que desembocó finalmente en la catástrofe.

 Denunciamos a este respecto la evidente temeridad y la nefasta gestión de ETS. Las consecuencias de esta irregular actuación han supuesto poner en peligro la seguridad de trabajadores y de la ciudadanía, además de ocasionar los sobrecostes e impactos ambientales suplementarios generados por los trabajos de inyección de mortero en el subsuelo de la playa que son el objeto de esta denuncia.

 Por todo ello, Satorralaia ha solicitado al Servicio de Costas que ordene la paralización de los trabajos en la playa de La Concha, donde se está cometiendo un disparate con el fin de llevar a cualquier precio el trazado de este insensato proyecto de Metro hasta el Centro-La Concha. Un Proyecto que, no en vano, fue galardonado con una bandera negra en el informe "Banderas Negras 2018" de Ecologistas en Acción, donde la pasante de Metro figura entre los despropósitos medioambientales más destacados de las costas del Estado español.

 Asimismo, hemos solicitado al Servicio de Costas el informe que ha elaborado para la aprobación de estos trabajos en la playa de La Concha.

 Adjuntamos la denuncia presentada en el Servicio de Costas.

 Movimiento vecinal Satorralaia

Más información: www.satorralaia.wordpress.com

 NOTA 1:

Reproducimos seguidamente algunos datos del sondeo nº S1-F2 realizado en Marzo de 2019 en esta zona de la playa de La Concha:

Hasta 22'50 m de profundidad: deposito de playa

A partir de 22'50 m: substrato rocoso

Entre 23'40-27'15 m: calizas, margo-calizas y margas arcillosas muy fracturadas.

Entre 24'90-25'80 m: POSIBLE CAVIDAD CÁRSTICA.

Entre 29'70-30'30 : POSIBLE CAVIDAD CÁRSTICA.

Entre 34'40 - 34'80 m: tramo muy fracturado.

36'60-36'90: muy fracturado.

Final sondeo a 40'50 m: El sondeo se abandona por la pérdida de 15 m de revestimiento en el interior de la perforación por rotura de éste.

(Fuente: Gobierno Vasco. https://hodei.ets-rfv.eus/s/jE3M5DpZjwdjsCr > Carpeta "Geotecnia" > Miraconcha-Easo > SONDEOS > S1-F2 (0+727). Hojas 3-4-5

 

https://www.lahaine.org/mm_ss_est_esp.php/satorralaia-denuncia-ante-el-servicio