Principal Imprimir | Volver al artículo
13/01/2021 :: Nacionales E.Herria

El 67% del gasto total de la construcción del metro en Donostia está pendiente de ejecución

x Satorralaia
El proyecto de los Presupuestos del Gobierno Vasco destina a la construcción del Metro en Donostia un gasto total de 141'581 millones de € hasta el 2025

[Euskara]

Donostiako metroan osotara egin beharreko gastuen %67 gastatzea falta dela informatzen du Satorralaiak:

Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen proiektuaren arabera, Donostiako Metroaren eraikuntza-lanetan 2025 urtera bitarte osotara 141'581 milioi euroko gastua egitea falta dela salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Hots, obran egin beharreko gastu osoaren %67 oraindik gastatzea falta dela erakusten du zifra horrek.

Izan ere, Metro-pasantearen obran orain arte egin diren gastuak 70 milioi eurotan zenbatu daitezke gehienez jota, ETSek emandako datuen arabera:

a) 38'1 milioi Lugaritz-Mirakontxa tartearen esleipenari dagozkio (2017ko azaroan hasitako zati horren lanak bukatzeke daude oraindik).b) 31'8 milioi Mirakontxa-Easo tartearen obran joan den azaroaren 30era bitarte egindako gastua da.

Aldiz, Euskadiko Aurrekontuen proiektuan osotara 141'581 milioitan zenbatzen da Donostiako Metroan 2021 urtetik 2025era bitarte egitekoak diren gastuen batuketa:

a) 2021 urtean: 29'725 milioi. b) 2022 urtean: 30'150 milioi.c) 2023 urtean: 53'608 milioi. d) 2024 urtean: 24'430 milioi.e) 2025 urtean: 3'668 milioi.

(Ikus atxikitako artxiboan, Aurrekontuen proiektuan "Donostiako Topoa" izeneko obrarako zehazten diren gastuak).

Horrenbestez, egin beharreko gastuei dagokienean Donostiako Metroaren exekuzio maila gaurregun soilik %33 ingurukoa da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari azpiegitura honen eraikuntzan egiten ari den baliabide publikoen xahuketa geldi dezala, eta milioi askotako gainkosteak ekartzeaz gain eraikuntza-arrisku oso larriak dituen Mirakontxa-Easo zatiaren lizitazio berria eten dezala eskatzen dio Satorralaiak .

KONTXAKO HONDARTZAN PROTESTA EKINTZA URTARRILAK 29AN:

Bestalde, Satorralaiak Kontxako hondartzan protesta ekintza egingo duela iragarri du, urtarrilak 29 ostiralean, eguerdiko 12etan erlojuen inguruan, hain zuzen ere Metroaren obrarako ETS hondartzaren lurpera egiten ari den porlan-injekzioak salatzeko eta azpiegitura honen eraikuntzak dituen arrisku oso larrien inguruan informatzeko. Ekintza hori, larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintzak egiteko Gipuzkoako hainbat talde sozial eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak zabaldutako deialdiari erantzunez egingo dugu; hain zuzen ere, koordinakunde horrek deituta Donostian manifestazio bateratua egingo da urtarrilaren 30ean, egungo eredu ekonomiko eta sozial jasaezinaren eraldaketa sakon baten alde, eta mobilizazio horren aurreko zein ondorengo egunetan salaketa eta aldarrikapen ekintzak egingo dira.

Ekimen hortan parte hartzera deituz informazio gehiago zabalduko dugu datozen egunetan.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

Presupuestos Metro Donostia [PDF]

----

 [Castellano]

Satorralaia informa que el 67% del gasto total a realizar en la construccion del metro en Donostia está pendiente de ejecución:

 El movimiento vecinal Satorralaia denuncia que el proyecto de los Presupuestos del Gobierno Vasco destina a la construcción del Metro en Donostia un gasto total de 141'581 millones de euros hasta el año 2025. Esta cifra supone que el 67% del gasto total a realizar en las obras está todavía pendiente de ejecución.

En efecto, el volúmen del gasto realizado hasta la fecha en las obras de la pasante de Metro asciende según los datos publicados por ETS a un máximo de 70 millones:

a) 38'1 millones corresponden al precio de adjudicación del tramo Lugaritz-Miraconcha (las obras de dicho tramo comenzadas en noviembre de 2017 no han finalizado aún).b) 31'8 millones a los gastos realizados en el tramo Miraconcha-Easo hasta el pasado 30 de noviembre.

En cambio, los gastos que el proyecto de Presupuestos Euskadi 2021 destina desde 2021 hasta 2025 a la construcción del Metro en Donostia suman un total de 141'581 millones:

a) Año 2021: 29'725 millones.b) Año 2022: 30'150 millones.c) Año 2023: 53'608 millones.d) Año 2024: 24'430 millones.e) Año 2025: 3'668 millones.

(Ver en el archivo adjunto los gastos destinados en el Proyecto de Presupuestos a la obra denominada "Topo Donostia").

De modo que, en lo que respecta a los gastos a realizar, el grado de ejecución del Metro en Donostia ronda actualmente apenas el 33%. Por ello, Satorralaia exige al Gobierno Vasco el cese del despilfarro de recursos públicos en la construcción de esta infraestructura, así como la suspensión de la nueva licitación del tramo Miraconcha-Easo por los elevados sobrecostes y los gravísimos riesgos constructivos que conlleva su ejecución.

ACTO DE PROTESTA EL 29 DE ENERO EN LA PLAYA DE LA CONCHA:

Por otra parte, Satorralaia anuncia la realización de un acto de protesta que tendrá lugar el viernes 29 de enero, a las 12h en la playa de La Concha (zona de los Relojes), para denunciar los trabajos de inyección de mortero de cemento que ETS está llevando a cabo para las obras del Metro en el subsuelo de la playa e informar de los gravísimos riesgos constructivos que conlleva la ejecución de esta infraestructura. Esta iniciativa se realizará en el marco de las acciones reivindicativas y de denuncia relacionadas con la crisis ecológica que la red Larreko Mahaia --constituida por grupos sociales y sindicales de Gipuzkoa-- ha propuesto llevar a cabo en días anteriores y posteriores a la manifestación conjunta convocada el 30 de enero en Donostia por un cambio rotundo del actual modelo económico y social insostenible.

Difundiremos en los próximos días más información invitando a participar en esta iniciativa.

Movimiento vecinal Satorralaia

 

https://eh.lahaine.org/el-67-del-gasto-total