Principal Imprimir | Volver al artículo
28/05/2021 :: Euskal Herria

El dinero del TAV para financiar un sistema público de pensiones vasco

x Orain ardura

AHTaren DIRUA EUSKAL PENTSIO SISTEMA PUBLIKOA FINANTZATZEKO

ORAIN ARDURA ekimena sortu zenetik, etengabean salatu dugu lotsagarria dela azken ehun urteetako krisirik handienean gaudenean, AHTan diru publikoa xahutzen jarraitzea. Are gehiago kontuan izanda azpiegitura erraldoi honek enpresa-eliteei baino ez diela mesederik egiten. Bitartean, pobrezia, langabezia eta murrizketa sozialek etengabe gora egiten jarraitzen dute.

Prentsa ohar honetan, pentsiodunen egoerari erreparatu nahi diogu, pentsioen auzia guztiona dela ulertuta, orain edo beranduago guztioi erretiroa hartzeko momentua helduko zaigulako. Azken urte hauetan, herritar guztioi dagokigun pentsio-sistema publikoa, duina eta unibertsala lortzeko egin den borroka txalotu egiten dugu. Euskal Herrian AHTan xahutzen ari diren 12.000 milioi euroekin, ordaindu ahal izango lirateke 62.000 pentsiodunentzako erretiroa, 15 urtez eta pentsionisten mugimenduak aldarrikatzen duen gutxieneko pentsioa kobratuz, hau da, 1.080 € hilean.

Arduragabekeria handi honen erdian ORAIN ARDURAtik gutxieneko zentzutasuna baino ez dugu eskatzen, alegia, AHTaren obrak berehala geldiaraztea, eta funtsak, besteak beste, pentsioen sistema publikoa indartzera bideratzea, herritar guztion bizi-kalitatea hobetuz. Jar dezagun bizitza politikaren erdigunean, eta ez AHTa, zenbait agenda politikok egiten duten bezala.

Bukatzeko, publiko egin nahi dugu ORAIN ARDURAren atxikimendua larunbat honetan, maiatzak 29, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak deitutako manifestazioei, haien borroka gure borroka da!

___________

El dinero del TAV para financiar un sistema público de pensiones vasco

Desde que se creó la iniciativa ORAIN ARDURA - AHORA RESPONSABILIDAD no nos hemos cansado de repetir que es una vergüenza que en la mayor crisis de los últimos cien años se siga despilfarrando dinero público en el TAV, una infraestructura que solo beneficia a las élites empresariales. Mientras tanto las tasas de pobreza, paro y recortes sociales no hacen sino aumentar.

En esta nota de prensa nos queremos centrar en la situación de las-os pensionistas que no lo olvidemos, pensionistas somos todas, si no es ahora en algún momento lo seremos. Aplaudimos su lucha día a día durante todos estos años por exigir lo que en justo derecho corresponde a toda la población: un sistema público de pensiones, digno y universal. Con los 12.000 millones de € que se están despilfarrando en el TAV en Euskal Herria, se podría financiar las pensiones de 62.000 pensionistas de esta tierra durante 15 años con una cuantía de 1080 €/mes como se lleva reivindicando insistentemente.

Desde ORAIN ARDURA - AHORA RESPONSABILIDAD no pedimos más que un mínimo de cordura en medio de tamaña irresponsabilidad. Exigimos la paralización inmediata de las obras del TAV y que los fondos se destinen entre otras necesidades, a reforzar el sistema público de pensiones mejorando así la calidad de vida de toda la población. Pongamos la vida en el centro de la política y no el TAV como lo hacen ciertas agendas políticas.

Para finalizar, queremos hacer pública la adhesión de ORAIN ARDURA - AHORA RESPONSABILIDAD a las manifestaciones de este sábado 29 de mayo convocadas por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria, su lucha es nuestra lucha!

 

https://www.lahaine.org/mm_ss_est_esp.php/el-dinero-del-tav-para-1